HERNANI-VRAC, AURREKOAHERNANI-VRAC, PREVIA

2014, Oct 29

2014/11/16 Igandea

HERNANI-VRAC, AURREKOA


Iazko ligako txapelduna izango dugu bisitan larunbata honetan Landaren, VRAC Quesos Entrepinares talde gaztelarra. Txapelduna izanagatik, iazko Landareko partiduan Hernani partidua irabazteko balentria lortzeko zorian egon zen, azken minutuan garaipena urrundu bazen ere. Aukera paregabea beraz aintzinako zauriak sendatu eta aurtengo mamuak uxatzeko ere.
Aldaketa askorekin etorriko da VRAC iazko taldearekin alderatzen badugu, baja dexente eta garrantzitsuak izan bait ditu eta fitxaketa askorik ez dute egin, kalitatezkoak egindako guztiak hala ere. Hau horrrela izanda ere, laugarren postuan daude, hiru partidu irabazi eta beste bi galduta, biak hozta hozta eta lehen bi sailkatuen aurka. Taldea utzi dutenen artean aipa ditzakegu Adam Newton , Glen Rolls, edo Iñigo Ribot aurrelariak, Alcobendaserako bidea hartu dutenak eta hiru laurdenekoen lerroan bide berdina hartu duen Perico Martin, edo Sergio Fernandez hegaleko azkarra. Denboraldi haseran hiru fitxaketa entzutetsu aurkeztu zituzten, Dan Snee joko zabaltzaile eta erdilaria, Getxotik iritsitako zeelanda berritarra, Manuel Mora bigarren lerrokoa, Independientetik fitxatutako edo Gernikan aritu zen Frederic Montagut atzelaria. Aurreratu zuten hala ere fitxaketa gehiago egingo zituztela, eta oraindik jokatu ez badute ere (ez dute oraindik iritsi direnaren berri eman), hil honen erdialdera, Zeelanda Berriko bi jokalariren etorreraren berri eman zuten: Leigh Thompson hirugarren lerrokoa eta Alexander Woonton harroina(ez dute oraindik iritsi direnaren berri eman). Aldaketak aldaketa, ezin ahantz ditzkegu taldean jarraitzen dutenak, Kako Gavidi, Müller anaiak, Nacho Molina, edo Gareth Griffiths, esate baterako.
Hernanik ez du partidu erraza aurrean, baina ez zuen errazagoa joan den abenduan eta sorpresa emateko gai izan zen, partidua ez irabazita ere. Ea oraingoan sorpresa biribiltzeko aukera dagoen. Horretarako behar beharrezkoa izango du, zaletuek jai eguna dela ahaztu eta Landare leporaino betetzea eta talde bultzatzea noski.
Zita larunbatean Landaren arratsaldeko 16:00etan.
Bultza Hernani!!

Deialdi:
3/4: Genua, Collado, I.Garmendia,Puertas, Etxeberria, Zumalabe,Mujika, A.Otaegi, O.Garmendia, Leonet
del: Insausti,Erroizenea,Iradi,I.Otxoto,Otaño,Apaolaza,Zapiain,J.Otxoto,M.Perez,Guti,Pelaz,M.Otxoto,Perilli16/11/2014 Domingo

HERNANI-VRAC, PREVIA


Este sábado, recibiremos en Landare la visita del Vigente campeón, el vallisoletano VRAC Quesos Entrepinares. A pesar de que resultará campeón en el partido disputado el pasado año el Hernani estuvo a punto de conseguir la hazaña de una victoria que se esfumó en el último minuto. Buena ocasiónpor tanto, para sanar viejas heridas y ahuyentar fantasmas presentes.
El VRAC llega con muchos cambios con respecto al equipo del pasado año, ya que ha tenido muchas bajas importantes y no ha realizado , hasta el momento, demasiados fichajes, aunque todos de calidad contrastada. A pesar de ello, ocupa la cuarta posición en la clasificación, habiendo ganado tres partidos y perdido dos, aunque por escasa diferencia y ante los dos primeros clasificados. Entre los que han dejado la disciplina quesera, podemos destacar entre los delanteros a Adam Newton, Glen Rolls e Iñigo Ribot, que tomaron rumbo a Alcobendas, al igual que hiciera entre los tres cuartos, Perico Martin y tambien cabe señalar la baja del rapidísimo ala, Sergio Fernandez. En la pretemporada anunciaban tres fichajes de renombre, el apertura-centro neozelandés Dan Snee, que llegaba del Getxo, el segunda línea Manuel Mora, que lo hacía del Independiente y el zaguero Frederic Montagut, conocido por haber militado en el Gernika. Adelantaron que lleharían más fichajes y aunque aun no han jugado, a medidados de este mes anunciaban la llegada de dos jugadores neozelandeses: el tercera línea Leigh Thompson y el pilier Alexander Woonton (no se ha notificado aun su llegada). A pesar de todos estos cambios, no debemos olvidar a los que continúan, destacando a Kako Gavidi, los hermanos Müller, Nacho Molina o Garteh Griffiths.
El Hernani no se enfrenta a un partido fácil, pero tampoco lo era el pasado diciembre, y fueron capaces de dar la sorpresa, pese a no haber ganado. A ver si esta vez son capaces de ponerle la guinda a la sorpresa, para ello necesitarán el empuje de la afición, que pese a jugar en festivo y por la tarde debe llenar Landare.
La cita en Landare el sábado a las 16:00etan.
Bultza Hernani!!


Convocatoria:
3/4: Genua, Collado, I.Garmendia,Puertas, Etxeberria, Zumalabe,Mujika, A.Otaegi, O.Garmendia, Leonet
del: Insausti,Erroizenea,Iradi,I.Otxoto,Otaño,Apaolaza,Zapiain,J.Otxoto,M.Perez,Guti,Pelaz,M.Otxoto,Perilli

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...