Hernani izoztuta geratu da Ordizian
Hernanik 52-12 galdu du gipuzkoar derbia, Altamiran, Ordiziaren aurka. Hasieratik aukerarik gabe geratu dira, ordiziarrek kanpotarren akatsak baliatu eta gero lehen minutuetan.
HERNANI
2017/12/04 00:00 Astelehena
Jipoi gogorra jasan zuen Hernanik, Ordizian jokatu zuen gipuzkoar derbian. Heineken Ligako hamargarren jardunaldia jokatu zen eta hernaniarrak aukerarik gabe geratu ziren, lehen minutuetan, egin zituzten akats larrien ondorioz. Ampo Ordiziak ederki baliatu zituen hernaniarren opariak eta lehen 25 minutuetan derbia erabakita utzi zuten, 24-0 emaitzarekin.
Bi taldeen artean jokatu diren derbien artean emozio gutxien izan duena jokatu zuten bi taldeek. Goierritarren abantaila eta nagusitasuna haundia izan zen hasieratik bukaerara eta hori lehen minutuetan baloi jabetza hernaniarrena izan zelarik, baina akatsak garesti ordaintzen dira.
Estekak:
kronika.eus
diariovasco.com fotos
Ordizia-Hernani, partiduko bideoa
marca.com/
as.com/
naiz.eus/
Ordizia-Hernani, argazkiak:Ainhoa Muriel