Hernani-LaVila, aurrekoaHernani-LaVila, previo

Hernani-LaVila, aurrekoa


Hernani CRE-CR La Vila (kopa) argazki:Xixio Zabaleta
2012/11/28 Asteaskena

Partidu interesgarria, datorren asteburuan Landaren ikusteko aukera izango duguna. Mailari eusteko lehian, zuzeneko aurkari bat izango dugu bisitari Hernani, Alakanteko La Vila taldea.

Aurten lehenago ere izan dute elkarren artean jolasteko aukera bi taldeek, kopako txapelketan Landaren neurtu bait ziren urrian. Neurketa hartan ikusitakoak hala ere, ez du askorako balioko igandean ikusiko duguna aurreikusteko, izan ere bi taldeek ohiko hamabostekoan jolasten duten jokalariak falta zituztelako, hernaniarrek batez ere. Goiz euritsu hartan, La Vilakoak izan ziren garaile, baina esan bezala, oso bestelakoa espero da igandeko neurketa.

Vilajoiosakoek hiru jokalari garrantzitsuren falta izango dute, alde batetik Hobbs orpokatzailea min hartuta dago, eta bestetik Marcos Poggi eta Javier Carrion estatuko zazpiko taldearekin izango dira Dubaiko txapelketa jolasten. Hala ere, arrisku handiko hainbat jokalari jolasteko prest izango dira Hernanin. Hor izango dira Chivers entrenatzaile-jokalaria, Quirelli joko zabaltzailea, Kopako partiduan ezagutu genuen Matt Cook zortzikoak uztartze irteeratan eta jokaldi irekietan egin dezakeena, eta zer esanik ez, ondo baina hobeto dakigu Edu Sorribesek zenbaterainoko kalte egin diezagukeen bere ostikoekin. Adi beraz uztartzeetan eta egiten diren zigor kolpeekin.

Ederki daki guzti hori Polidorik zuzendutako taldeak, igandean jokoan izango diren puntuek duten garrantziaz jabe diren bezalaxe. Joan den astean Madrilen jolastutako partiduan oso itxura ona eman zuen taldeak lehen zatian, baina bigarrenean arerioak hobekuntza nabarmena izan eta partiduak eskuetatik ihes egin zuen. Partidu borobila egiteko aukera eta beharra izango dute oraingoan , horretarako, Hernaniko ia jokalari guztiak izango dira jolasteko moduan.

Ohikoak baino puntu gehiago jokoan beraz datorren igandean Landaren. Zita eguerdiko 12:00etan.

Hernani-LaVila, previo


Hernani CRE-CR La Vila (kopa) foto:Xixio Zabaleta
28/11/2012 Miercoles

Partido interesante el que tendremos oportunidad de ver el próximo domingo en Landare. Visitará Hernani un rival directo en la lucha por la permanencia, el equipo alicantino de La Vila.

Ambos equipos han tenido la oportunidad de verse las caras con anterioridad esta misma temporada, ya que se enfrentaron en competición de copa en Landare el pasado mes de octubre. Sin embargo, lo visto en aquel encuentro no sirve para predecir lo que veremos el próximo domingo, ya que ambos equipos contaban con bajas significativas con respecto a sus quinces habituales, sobre todo los hernaniarras. En aquella lluviosa mañana se impuso La Vila, pero tal y como hemos señalado, se espera un encuentro muy diferente.

Los jonenses notarán la ausencia de tres hombres importantes, ya que por un lado está la lesión del talonador Hobbs y por otro la convocatoria de la selección de seven de los jugadores Marcos Poggi y Javier Carrión para disputar el torneo de Dubai. Pese a todo, también contarán con jugadores que entrañan gran peligro ya que ahí estarán por ejemplo el jugador entrenador Chivers o el apertura Quirelli; conocimos en copa lo que el “ocho” Matt Cook puede hacer en las salidas de meleé y en el juego abierrto sin mencionar que sabemos de sobra el daño que nos puede causar el juego de pié de Edu Sorribes.
El equipo dirigido por Polidori es conocedor de todo ello, como lo es de la importancia de los puntos que estarán en juego el domingo. La pasada semana el equipo dio una buena impresión en la primera parte del partido disputado en Madrid, sin embargo la notable mejoría del rival en el segundo periodo hizo que el partido se fuera de las manos. Esta vez tendrán la oportunidad y la necesidad de hacer un partido redondo y para ello, el Hernani contará con casi todos sus efectivos.

El proximo domingo en Landare hay en juego algo más que los puntos habituales. La cita a las 12:00 del mediodia.