Hernani – La Vila , Urumeako Kronikan

2017, Oct 9


kronika.eus
Bost puntukoa izan zen bultzada Landaren!
Garaipena eta erasoko bonusa lortu zituen Hernanik atzo, La Vilaren kontra (36-26).

HERNANI
2017/10/09 00:00 Astelehena
Kapitainak, bueltatzearekin batera, garai­penaren norabide zuzenean jarri bali­tu bezala, partidu ona jokatu zuten atzo trikoloreek, irabazi beha­rre­koa zen lehia batean. Eta baita ira­bazi ere: 36-26 nagusitu ziren La Vilaren kontra, erasoko bo­nusarekin. Bost puntu Lan­da­ren, 10ga­rren pos­tura igotzeko.

Genuak eta Etxeberriak, bina entsaio
Berehala utzi zuen garbi Igor Genuak, bueltan zela, denbo­raldiko bere aurreneko parti­duan. 13 minutu besterik ez ziren pasa, aurreneko entsa­ioa lortu zuenean. Eta bikain pasa zuen Anartz Elosegik; ederki aritu zen hernaniar gaztea ostikoetan, atzokoan, bost transformaziotik lau lor­tu­ta, eta baita zigor kolpe bat ere.
Azkar erantzun zuen La Vi­lak, beste entsaio batekin (7-7), baina hamar punturen aldea lortu zuen Hernanik atse­de­naldirako (17-7). Igor Etxebe­rri­a­­rena izan zen bigarren entsaio hori, ezkerreko bandatik atera eta maul eder bati jarraipena emanda. Oso antzeko jokal­di­an lortuko zuen hirugarrena, Etxeberriak berak, atsedenetik bueltan; eta ia mekanika be­ra­rekin, laugarrena ere bai Mikel Pe­rezek (29-17). La Vila­ren bi­garrenari, Genuak eran­tzun zion (36-14), hamar mi­nu­tu pasatxo falta zirenean, baloia lapurtu eta zelaia ko­rri­ka zeharkatu ondoren.
Hortik aurrera, jokaldi na­hasi bat aprobetxatu zuen La Vilak, gerturatzeko. Bukaerako minutuak kanpokoen zelaian jokatzea lortu zuen Hernanik, nahiz eta azkeneko saiakera batekin, laugarren entsaioa eta erasoko bonusa lortu Ali­canteko taldeak (36-16).

Estekak:
kronika.eus
diariovasco.com
ferugby.es
alicanteplaza.es
diarioinformacion.com
elperiodic.com/villajoyosa
noticiasdegipuzkoa.com
Hernani-La Vila argazkiak: Nekane Galarza


Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...