Hernani-Getxo, Urumeako Kronikan

2017, Dic 11

2017/12/11 Astelehena

Hernani-Getxo, Urumeako Kronikan


Haize indartsuaren kontra, ‘bultza Hernani’!
33-0 garaitu zituen Hernanik getxotarrak, haizearen indarrak, eta baita afizioarenak ere, protagonista izan ziren norgehiagokan. Garaipenari esker, jaisteko arriskua gutxitu du Hernanik.

HERNANI
2017/12/11 00:00 Astelehena
Merezitako txalo zaparra­da­rekin agurtu zuen Landarera gerturatutako afizioak Polido­ri­ren taldeari. Partidu ederra eginda, Getxo suntsituta utzi baitzuen Hernanik, 33-0-ko emaitzarekin, eta merezitako bo­nu­sarekin, bost entsegu egin izanagatik lortu zutena.

Hasieratik, gailenduta
Landarera salto egiterako, bazekiten hernaniarrek atzo­koa ez zutela partidu erraza izango. Aurreneko itzuliko az­kena zen, eta behar beha­rrez­koa zuten iraaztea, jaitsiera postu­etatik aldendu nahi ba­zuten. Esan eta egin. Ia au­kerarik gabe utzi zituzten ge­txo­tarrak, eta haize indar­tsu­ari bezala, egin zuten bultza biz­kaitarren kontra, bai era­so­an eta baita defentsan ere.
Enlaces:
diariovasco.com
kronika.eus
Hernani-Getxo, argazkiak:Nekane Galarza
ferugby.es
revista22.es

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...