2018/03/26 Astelehena
Hernani – El Salvador, Urumeako Kronikan
Aukera bat gutxiago Hernanik, jaitsierako play-offa saihesteko
Galdu egin zuen (12-40) El Salvadorren kontra, bonus punturik gabe.
HERNANI
2018/03/25 00:00 Igandea
Aurpegia eman eta hortzak estutu zituen Hernanik atzo, aurrean kontrario indartsua izan arren. Baina trikoloreen saiakera haundienak ere, ez zuen fruiturik eman, El Salvadorren kontrako lehian. Galdu egin zuen Hernanik (12-40), eta aukera bat gutxiago dauka orain, jaitsierako play-offa saihesteko: hiru partidu falta direnean, zortzi puntura dauka La Vila, gaur jokatuko duena.
Nagusi izan zen Valladolideko taldea, eta haien aurreneko entsaioari azkar erantzun zioten trikoloreek, bandako sakeari jarraituz maul bati esker gauzatuta; baina kanpokoen hurrengo entsaioek ez zuten erantzunik izan markagailuan. Atsedenerako, 7-21.
Eta atsedenetik bueltan, beste bi entsaio lortu zituen El Salvadorrek (7-33). Ez zuten amore eman trikoloreek, eta egin zuten beste entsaio bat ere. Bonus punturik, ordea, ezin izan zuten lortu.
Estekak:
mundodeportivo.com
diariovasco.com
elnortedecastilla.es
lavanguardia.com
lavanguardia.com
noticiasdegipuzkoa.eus
Hernani-El Salvador, argazkiak: Ainhoa Muriel
kronika.eus
Hernani-El Salvador, argazkiak: Nekane Galarza
0 comentarios