Hernani CREak ezin izan zuen atzo arratsaldean Les Abelles taldea garaitu eta aste honetan bertan ekingo dio Ohorezko B Mailako txapelketari.
2020-2021 denboraldi ofiziala asteburu honetan hasi da Ohorezko Maialara itzultzeko kanporaketarekin. Hernani Club Rugby Elkarteak ez zuen esperotako emaitza lortu eta 12-13 galdu zuen Les Abelles talde balentziarraren aurka. Lehen zatian gehiago izan ziren gipuzkoarrak baina bigarren zati borrakatu baten ostean eta bi zigor kolperen bitartez, Les Abellesek lortu zuen garaipena eta Ohorezko Mailan jokatzeko lekua.
Norgehiagoka, Les Abelles taldearen zigor kolpe batekin. Hala ere gauzatzea lortu ez zutenez markagailua ez zen mugitu. Bai ordea minutu gutxi barru Lucas Martinen entsegu bati esker. Hala ere, Hernaniarrak ez ziren atzean gelditu eta Mikel Bidegaray eta Igor Etxeberriaren mugimendu bikainei esker Mattin Collado bakarrik gelditu zen baloia lerrora eramateko. Ondoren Anartz Elosegrien transformazioak berriro ere berdinketa jarri zuen markagailuan.
Gainera, Mikel Perezen entseguak aurretik jarri zituen hernaniarrak atsedenaldira iritsi aurretik.
Bigarren zatian partida erabat gogortu zen. Azkenean, bi minutu falta zirela Les Abelles taldeko Eduard Sorribesek zigor kolpea gauzatu zuen eta partida 12 eta 13ko emaitzarekin amaitu zen. Hernaniko taldeak, Les Abelles zoriondu nahi du eta onena opa dio hemendik aurrerako bere ibilbidean


Markagailua:
3-0 (Min 5): Lucas Martinen entsegua eta Eduard Sorribesen entsegua (Les Abelles)
7-7 (Min 14): Mattin Colladoren entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)
12-7 (Min 24): Mikel Perezen entsegua (Hernani CRE)
ATSEDENALDIA
12-10 (Min 60): Eduard Sorribesen zigor kolpea (Les Abelles)
12-13 (Min 78): Eduard Sorribesen zigor kolpea (Les Abelles)
AMAIERA: 12-13
Horrela geratu da A multzo sailkapena lehen jardunaldiaren ondoren. Hernanik, CR Ferrolen aurkako lehen partida hau errekuperatu beharko du atseden aste batean.