Hernani CRE-US Nafarroa , KronikanHernani CRE-US Nafarroa, en el Kronika

2014, Ago 31

20014/08/31 igandea

Hernani CRE-US Nafarroa , Kronikan


Urumeako Kronika

Errugbiaren uholdeak berriro harrapatu du Hernani

Jende asko bildu zen Landaren, Hernaniren pretenporadako lehen partidua ikusteko. Oso aurkari gogorra izan zuten hernaniarrek, eta 14-45 galdu zuten, US Nafarroaren kontra.

HERNANI
2014/08/31 00:00 Igandea
Aurkari gogorra, gogorregia izan zuen Hernanik, preten­poradako estreinako parti­du­an. US Nafarroa maila haun­diagoko taldea da, eta garbi utzi zuen atzo, Landaren: 14-45 irabazi zuen. Baina emaitzatik harago, Iñaki Quesadari ome­naldia egitea zen helburua, eta halaxe egin zuten. Bai txapelketa jokatu zuten lau taldeek, eta baita harmailetan bildu zen jendetzak ere.
Gogo haundia zeukaten zaleek, taldea berriro jokoan ikusteko, eta Landareko har­mailak bete zituzten. Emaitza ez zen politena izan, baina momentu onak ere izan zitu­en partiduak, batez ere buka­e­ran. Azkeneko zatian, bi en­tse­gu lortu zituzten herna­ni­a­rrek, eta txalo zaparrada haun­dia­rekin erantzun zieten zaleek.

Hernani eta Nafarroaren arteko aldea nabarmen geratu zen hasieratik. Iparraldekoak oso fin ibili ziren korrika, eta 14-45 nagusitu ziren.

Hasiera-hasieratik, US Nafarroa nagusi
Bi taldeen arteko aldea na­barmen geratu zen hasieratik. Nafarroa Behereko taldea oso fin ibili zen korrika, eta alferrik izan ziren herna­niarren saiakerak, haiek gel­di­tzeko. 30 minutuko hiru zati jokatu ziren, eta aurrenekoan, 0-19 aurreratu zen kanpoko taldea. Beste horrenbeste puntu pilatu zituzten bigarren zatian ere, eta 0-38 jarri zuten markagailua.
Azkeneko zatian iritsi zen Hernaniren onena. Hasi eta gutxira, entsegua lortu zuen Nafarroak, baina berehala erreakzionatu zuten etxekoek, eta bi entsegu lortu zituzten. Partiduari buelta ematea ezinezkoa zen, baina morala altxatzeko, behintzat, balio izan zuen bukaera onak. Eta zaleak pozteko ere bai.
Aurreneko partiduan, Zarautzen garaipena
Hernaniren partidua baino lehen, beste bat jokatu zen, Iñaki Quesadaren Oroi­me­nez­ko txapelketan. Quesa­da­ren familiari lore sorta eskaini, eta Zarautz eta Atletico San Sebastianen artekoari eman zitzaion hasiera. Donostiarrak hasi ziren aurretik, eta 7-14 iritsi ziren atsedenaldira. Biga­rren zatian, ordea, beste itxura bat hartu zuen partiduak. Markagailuari buelta eman, eta 36-28 nagusitu ziren zarauz­tarrak.
Omenaldia borobiltzeko, afari herrikoia
Errugbiarekin gogoratu zuten Iñaki Quesada, atzokoan, eta errugbizaleak bildu ziren, on­do­ren, afari herrikoia egiteko. Atsegindegin, ome­nal­dia boro­bildu zuten, errugbiak giro­tu­tako otorduan.31/08/2014 domingo

Hernani CRE-US Nafarroa , en el Kronika


Urumeako Kronikatraducido

La ola del rugby vuelve a Hernani.

Mucha presencia de aficionados en el primer partido de la pretemporada, los hernaniarras tuvieron enfrente a un duro equipo, el US Nafarroa que venció por 14-45

Un duro contrario, demasiado duro para el Hernani en el partido de estreno de la pretemporada, el US Nafarroa es un equipo de mayor nivel y lo dejo claro venciendo por 14-45. Pero aparte del resultado ayer se homenajeaba a Iñaki Quesada y así fué, por un lado los cuatro conjuntos que jugaron el Torneo y por otro la grada llena de gente.
La afición estaba con ganas de ver de nuevo al equipo y la grada de Landare se llenó de aficionados. El resultado no fué bueno, pero el partido tuvo sus momentos algidos , sobre todo hacia el final. En la última parte los hernaniarras consiguieron dos ensayos logrando una fuerte ovación de la afición.

La diferencia entre ambos equipos quedo clara desde el comienzo, los de iparralde anduvieron muy finos en las carreras y vencieron por 14-45

Desde el comienzo US Nafarroa superiores.
La diferencia entre ambos equipos quedo clara desde el comienzo. El equipo de Nafarroa Behera anduvo fino en las escapadas, y en vano trataban los hernaniarras de pararles. Se jugaron tres tiempos de 30 minutois, en el primero se adelantaron los visitantes 0-19, otro tanto ocurrió en la segunda parte, poniendo el marcador en 0-38
En la tercera mitad vino lo mejor del Hernani. Al poco de comenzar, los de Nafarroa lograron un nuevo ensayo, pero enseguida reaccionaron los de casa y consiguieron dos enayos. Era imposible darle la vuelta ya al marcador pero al menos sirvió para levantar la moral del equipo y de los aficionados.
El Zarautz ganó en el primer partido
Antes del partido del Hernani, se jugó otro partido, en el inicio del Torneo Iñaki Quesada se ofreció un ramo de flores a los familiares de Quesada, y el partido entre Zarautz y Atletico de San Sebastian dio comienzo al torneo. Los donostiarras fueron primero por delante del marcador y al descanso llegaron 7-14. En la segunda parte en cambio, el partido tomo otro rumbo dando el Zarautz la vuelta al partido y terminando 36-28.
Cena popular en un homenaje redondo
Iñaki Quesada fué recordado por la gente del rugby, reuniendo a muchos rugbilaris, después una cena popular en Atsegindegi cerro el merecido homenaje en un magnifico ambiente.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...