2015/10/05
HERNANI CRE – FC BARCELONA RUGBY Urumeako Kronikan
Urumeako Kronika
Garaipena eta bonusarekin, bosgarren postura
Gogor borrokatuta, Hernani nagusitu zen Landaren, 26-20, Bartzelonaren kontra.
HERNANI
2015/10/05 00:00 Astelehena
Bitik bi irabazi ditu Hernanik, Landaren; eta hori bakarrik ez, bi partiduak bonusarekin borobildu ditu. Atzo Bartzelonaren kontra neurtu zituen indarrak, eta irabazi beharreko partiduari gogor eutsi zion; 26-20 nagusitu zen Hernani, eta bosgarren da sailkapen orokorrean.
Hirugarren jardunaldia izan arren, aurreneko minututik nabaritu zen asko zegoela jokoan. Bartzelona eta Hernani aurkari zuzenak izan ziren joan den urtean, eta puntu hauek poltsikoratzea oso garrantzitsua zen bientzat. Erritmo altuan jokatu zen aurreneko zatia, eta Hernanik 19garren minutuan ireki zuen markagailua, Iñaki Otxotorenaren entsaioarekin. Lau minutura, aldea haunditu zuen Oier Garmendiaren entsaioarekin, eta Pello Perezen gauzaketarekin; 12-0 zen Hernani aurretik. Trikoloreek lanean jarraitu zuten aldea haunditzeko, eta Iñaki Otxotorenak bigarren entsaioa egin zuen 33garren minutuan; Perezen gauzaketarekin, 19-0 ari ziren irabazten. Bartzelonak ez zuen amore eman, eta atsedenaldiaren aurretik aldea murriztu zuen Bruno Granellen entsaioarekin eta Hugo Pezet-Pouxen gauzaketarekin. Atsedenaldian, 19-7.
Indartsu hasi zuen bigarren zatia Bartzelonak eta bost minutura entsaioa egin zuen Ivan Gurrierek. Hernanik aldea haunditu zuen, Otxotorenaren hirugarren entsaioarekin eta Pello Perezen gauzaketarekin; eta bonusa lortu zuen. Bartzelonak ez zuen amore eman, eta Hernaniren nekealdia aprobetxatu zuen; Adria Torten zigor kolpearekin eta Mauro Pintoren entsaioarekin, 26-20era gerturatu ziren. Bukaera estua izan bazen ere, trikoloreentzat izan zen garaipena.05/10/2015 Lunes
HERNANI CRE – FC BARCELONA RUGBY en Urumeako Kronika
Urumeako Kronika
Al quinto puesto tras vencer con bonus.
El Hernani en un peleado partido venció 26-20 al Barcelona en Landare
Dos de dos, lleva ganados el Hernani en Landare y ademas en ambos ha logrado el bonus. Ayer se medía frente al Barcelona en un partido muy importante logrando imponerse por 26-20 y alcanzando la quinta plaza de la clasificación general.
Aún siendo la tercera jornada, desde el primer minuto se veía que había mucho en juego en este partido. Era muy importante para ambos equipos el obtener los puntos del partido ya que el pasado año el Barcelona y el Hernani fueron rivales directos.
El primer tiempo se jugó a un ritmo muy alto, en el minuto 19 el Hernani abría el marcador con un ensayo de Iñaki Otxotorena. Cuatro minutos después era Oier Garmendia quien ensayaba, y Pello Perez transformaba: 12-0 ganaba el Hernani. SIguieron trabajando los tricolores para aumentar el marcador, y de nuevo era Iñaki Otxotorena quien lograba su segundo ensayo, tras la transformación por Perez el marcador mostraba el 19-0. El Barcelona no se amilanaba y con un ensayo de Bruno Granell y la transformación de Hugo Pezet-Poux se llegaba con 19-7 al descanso.
El Barcelona comenzó la segunda parte con fuerza logrando a los 5 minutos un ensayo de Ivan Gurrier. El Hernani por medio de un nuevo ensayo de Otxotorena y transformación de Pello Perez, lograba el punto bonus ofensivo. El Barcelona no se rendía, y aprovechando el cansancio del Hernani, conseguía tras un golpe de Adria Tort y un ensayo de Mauro Pinto colocarse en 26-20. Tras unos últimos minutos intensos la victoria fue para el Hernani.