Hernani CRE erdifinalean eta gainera Landaren. HCRE – Barcelona

2018, Dic 12

2018/12/12 Asteaskena

Hernani CRE erdifinalean eta gainera Landaren. HCRE – Barcelona

kronika.eus


Landaren eta Barça Rugbi, Kopako finalerdian
Hernanik etxean jokatuko du Errege Kopako finalerdia urtarrilaren 19 edo 20an.

HERNANI
2018/12/13 00:00 Osteguna
Zortea bide lagun izan zuen atzo Hernanik Madrilen. Barça Rugbi suertatu zaio arerio Erre­ge Kopako finalerdian, dato­rren urtarrilaren 19 edo 20an, Landaren.

Espainiako federa­kun­tza­ren egoitzan egin zen zozketa finaler­dietara sail­katutako lau taldeen artean. Partidu bakarrera da final­erdia eta beraz aurkaria ez ezik, non jokatuko ere zozketatzen zen.

Alcobendas, El Salvador eta Barça ziren tokatu zitez­kee­nak eta azkenean kataluni­arrak izango dira aurkariak, eta gainera etxean, Landare-Tokin, jokatuko da partidua.

Hiru arerioak dira oso gogorrak eta etxean jokatzea beharrezkoa zen finalerako aukerak izateko. Uste hori bete zen eta aurkarietan teo­rian ahulena dena ere bai; Barça Rugbi. Hala ere, horrek ez du esan nahi arerio erraza denik, ezta gutxiago ere.

Laugarrena Ligan, etxetik kanpo partidu gehien irabazi dituena eta Kopako erregea
Laugarren daude sailkatuak eta Errege Kopa gehien irabazi dituen taldea da. 16 Kopa ditu ira­baziak, nahiz eta azke­nengoa 1985ean. Gainera etxe­tik kanpo partidu gehien ira­bazitako taldea da aurtengo Heineken Ligan. Datu benetan esanguratsuak.

Gainera, kasualitateak na­hi izan du zozketaren emaitza jakin den aste be­rean, Barça Rugbi Landarera etorriko da, igandean, Ligako bigarren itzuliko lehenengo partidua jokatzera. 12:30etan hasiko da.

Beste finalerdia Alco­ben­das eta El Salvadorrek joka­tu­ko dute Madrilen.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...