Hernani CRE-Ampo Ordizia RE, Urumeako Kronikan

Gipuzkoarren arteko derbian garaile ateratzea lortu zuen atzo Hernanik; 39 (b)-15 irabazi zion Ordiziari, giro ederrean.

Gainera, Gernikak galdu zuela-eta, azken postutik ihes egitea lortu dute.
Hernaniko errugbilariek ba­ze­­kiten atzoko zita garrantzi­tsua zela, eta asko jokatzen z­u­tela, eta ez zuten hutsik egin. Giro paregabeari esker inoiz baino indartsuago egin zu­ten ?bultza?, eta 39 (b)-15 ira­bazi zion Ordiziari.

Ez zen nolanahi izan. Hasi­e­ratik menperatu zuten mar­kagailua, eta ordiziarrek ez zieten inolaz ere, aurrea har­tu. Hori horrela, ondo borro­katuta, baina erraz poltsikora­tu zituzten irabazlearen lau pun­tuak, baita bonus ofentsi­boa ere. Izan ere, aurreneko or­duer­dian dagoeneko eginak zituen lau entseguak.

Bost puntu honi esker, eta Gernikak Burgosen kontra gal­du (27-28) zuela-eta, azken pos­tua saihestu egin zuen atzo Her­­nanik. Eta salbazio osoa es­kura­tu dezake bihar; La Vilak El Sal­vadorren kontra punturik lor­tzen ez badu, Hernanik maila­ri eutsiko baitio, mate­matikoki.

Ohorezko Mailari eutsi dio Hernanik

Haien garaipenaren ondoren, eta Gernikak galduta, azken postua saihestu zuen herenegun Hernanik. Eta atzo, azkenean, salbazioa ere lortu zuen! La Vilak 7-40 galdu zuen atzo El Salvadorren kontra, beraz, ez zuen punturik gehitzea lortu. Hori horrela, matematikoki, Hernanik Ohorezko Mailan ja­rraituko du, beste urte batez.
Estekak:
kronika.eus argazkiak
revista22.es
naiz.eus
ferugby.es
rugbyspain.com
eldesmarque.com
mundodeportivo.com
noticiasdegipuzkoa.eus
noticiasdegipuzkoa.eus
Hernani-Ordizia, argazkiak: Nekane Galarza
Hernani-Ordizia, argazkiak: Paco Roldán