2018/05/27 Igandea
Hernani – Ciencias Sevilla, Urumeako Kronikan
Etxeko estalpean, Ohorezkoa berriro ere!
Hoberenekin lehiatuko da Hernani, beste denboraldi batez, errugbiko Ohorezko Mailako Heineken Ligan. Promozioko bueltako partiduan, Sevillako Ciencias taldeari 30-17 irabazita lortu du mantentzeko txartela. Beste behin, Landareren indarrak bultzatuta lortu du mailari eustea.
HERNANI
2018/05/27 00:00 Igandea
Ez zen bat ere erraza, baina lortu dute; Hernaniko mutilek Ohorezko Mailan jokatuko dute hurrengo denboraldian, Sevillako Cienciasi 30-17 irabazi ondoren. Lau puntu baino gehiagoko aldea behar zuen, eta 13koa atera zion atzoko hil ala biziko partiduan.
Hasieratik, burua zutik
Partidu erabakigarrian, oso garrantzitsua zen puntu bakoitza, eta hori nabarmena izan zen hasiera-hasieratik. Hernaniarrek estreinatu zuten markagailua, Oier Garmendiaren entseguarekin; pixkanaka puntuak gehitzen joan ziren trikoloreak, 22garren minutura arte (10-0). Orduan, zigor kolpeari esker, Cienciasek hiru puntu eskuratu zituen (10-3). Hala joan ziren andaluziarrak, atsedenaldira, hernaniarrek beste entsegu bat egin ondoren, 15-3.
Bigarren zatian indartsu atera ziren Cienciasekoak; entsegua ea transformazioa egin zuten hasi bezain azkar (15-10), tartea estutuz, baina segituan hartu zuten testigua etxekoek. Zigor kolpea hasteko (18-10), eta pare bat entseguren ondoren (30-10), eskuartean zeukaten garaipena. Dena den, aurkariak borrokatzen jarraitu zuten, eta bukaera aldera entsegua egin eta transformatu zuten, 30-17ko markagailua lortuta.
Mantentzea, ziurtatuta
Aldea zabalagoa edo estuagoa, baina Hernanik Ohorezko Maila izan zuen eskuetan norgehiagoka osoan zehar. Izan ere, kategorian mantentzeko, lau puntuko aldea edo gehiagokoa behar zuen taldeak, eta bostekoa izan zuen baxuena.
Elkarte osoa, ospakizunetan
Zaila zen atzo arratsaldean Errugbi Elkarteko kideren batekin hitz egitea, «denok ospatzen» ari baitziren: «irabazi dugu; beldurra genuen ez baitzen partidu erraza, [sevillarrak] oso indartsuak baitira. Baina lortu dugu; gure mutilen DNA plus bat da, eta zeresanik ez etorri den jende guztia… hitzik gabe gaude», adierazi dute Hernani Errugbi Elkartetik.
Estekak:
Kronika.eus
diariovasco.com
naiz.eus
noticiasdegipuzkoa.eus
mundodeportivo.com
elcorreoweb.es
ferugby.es
rugbyalcala.wordpress.com
gipuzkoa.hitza.eus
Hernani – Ciencias, Argazkiak: Nekane Galarza
Hernani – Ciencias, argazkiak: Paco Roldan
Hernani – Ciencias Sevilla, argazkiak: Ainhoa Muriel
Hernani – Ciencias Sevilla, argazkiak: kronika.eus
Hernani – Ciencias, Argazkiak: Aitor Urkia
mundodeportivo.com Beñat Iradiren elkarrizketa