Hernani 35-27 Gernika, Urumeako Kronikan

2018/11/05 Astelehena

Hernani 35-27 Gernika, Urumeako Kronikan

Ekin eta ekin, esna amestuz garaipenarekin
Aurreneko denboran atzetik ibili arren, etsi gabe borrokan segi eta zirrikitu guztiak aprobetxatuz, 35(b)-27 irabaztea lortu zuen Hernanik Gernikaren kontra; baita Errege Kopako finalerdian sartzea ere.

HERNANI
2018/11/05 00:00 Astelehena
Esperantza omen, galtzen den azkena. Hernaniren ka­su­an, esperantza eta kemena! Ga­raipena zuen amets, atzo Landaren, eta galtzen hasi ba­zen ere, erori eta altxa, eten­ga­beko martxa, bonus eta guz­ti garaitu zuen Gernika: 35(b)-27.

Zuzeneko arerio garran­tzitsuari irabaztea lortzeaz gain, azken 32 urtetan lortu ez duena lortu du Hernanik: Errege Kopako finalerdie­ta­ra­ko sailkatzea.

Partidua hasi eta 4garren minutuan lortu zuen au­rre­ne­ko entsaioa Gernikak, eta Her­na­nik ez zuen erantzun 22ga­rre­nera arte. Atsede­nal­dira atze­­tik iritsi zen, 8-13. Baina bigarren zatirako esnatu, eta hiru en­tsaio eta hiruren trans­for­ma­zi­oak lortu zituen; Ger­nikak, aldiz, bi. Zigor kolpeak tarteko, puntu gehiago bildu zituen talde bakoitzak, baina Her­nani gailendu zen azkenerako.
Estekak:
kronika.eus
Hernani-Gernika argazkiak, Nekane Galarza
mundodeportivo.com
diariovasco.com
as.com
marca.com
ferugby.es
revista22.es
naiz.eus
mundodeportivo.com/guipuzcoa
rugbyspain.com
Hernani-Gernika, argazkiak: Ainhoa Muriel
busturialdea.hitza.eus/
Hernani-Gernika, argazkiak: José Juan Gurrutxaga
noticiasdegipuzkoa.eus
gernikarugby.eus/