Hegan eraman zituzten Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Hernaniko umeak

HCRE eta pailazoen arteko elkarlanak pasaden larunbatean Hernaniko Atsegindegi plaza betetzea ekarri zuen. Amaieran, pailazoek klubari txorien habiaren kutxa oparitu zioten.

2022-2023 ikasturte hasiera honetan ume zein heldu askok zuten agendan irailaren 24a gorriz markatuta. Atzo arratsaldean Pirritx, Porrotx eta Marimototsek erakustaldi gogoangarria eskaini zuten Hernanitik zein inguruetatik gerturatutako ia 900 ikusleri.

Ikuskizunaren bukaeran Pirritx, Porrotx eta Marimototsek txorien habiaren kutxa oparitu zioten klubari. Horretarako, Kepa Mijangos Lehen Taldeko kapitaina igo zen oholtzara oroigarria jasotzera. Kapitainak, hitz batzuk esan zituen eta bertaratu ziren ume zein heldu guztiei eskerrak eman zizkien jasotako babesagatik.

Hona hemen, ikuskizuna ezagutarazteko bi aldeek Hernaniko Udaletxearekin batera eginiko prentsaurrekoa.