Hernani Club Rugby Elkarteak bere lehen ekipazioaren bi kamiseta zozketatu ditu klubeko sare sozial ofizialen bitartez, eta irabazleak instagrameko @igornauk eta twitterreko @josetxoetxeber1 jarraitzaileak izan dira. Zorionak!
Astebete luze iraun duen zozketan, guztira 1.300 erabiltzailetik gora parte hartu dute bai instagram, twitter eta facebookeko publikazioen bitartzez. Guzti horien artean bi kamiseta jarri ditugu zozketan eta espero dugu, aste gutxitan beste zozketa batekin itzultzea. Kasu honetan, Hernani inguruko erabiltzaileak izan dira nagusi parte hartzaileen artean baina Bartzelona, Valentzia edota Madril bezalako hiriburuetatik mezu andana ere iritsi dira.
#BultzaHernani