HCRE errugbi eskola, martxan

Hernani Club Rugby Elkarteko errugbi eskola martxan da duela aste batzuetatik. Etxeko gazteenak urte bete ondoren landarera bueltatu dira baloia eta lokatzarekin disfrutatzera. Lehen entrenamenduak hasiak dira baina inguruko neska-mutil guztiei dei egiten diegu errugbia probatzera.

 

10, 12 eta 14 urtez azpiko taldeekin ari gara lanean eta esan, dagoeneko lehiaketa federatuetan parte hartzen ari dira 16 eta 18 urtez azpiko taldeak. Gainontzeko taldeetan, astearte eta ostiraletan dute aukera errugbia probatu eta entrenatzeko.

 

Izen emateak errazak dira gure webguneko online dendan sartuz. Formularioa bete, jokalari kopurua saskira bidali eta guraso edo ardunadunaren datuak betez amaieran.

 

Hementxe duzue izen emateak egiteko esteka:

HCRE eskola

 

Edozein zalantza edo galdera baduzue ere, klubeko Whatsapp zenbakira edota eskolaren helbide elektronikora idatz dezakezue:

 

630 986 753

errugbieskola@hernanirugby.eus

 

 

ZATOZ LANDARERA ETA ANIMATU!  #BultzaHernani