Mezu honen bitartez, Hernani Club Rugby Elkarteak momentu honetan bizi duen egoera ekonomiko zailaren aurrean laguntza eskaera egin nahi du. Laguntza mezu hau, bazkide, zale, jarraitzaile, errugbia sentitzen duen zaletuari eta oro har kide guztiei luzatzen die elkarteak.
Azken urteotan HCREk egin duen ahaleginaren ondorioz, maila guztietan ahalik eta gehien lehiatu da, eta horrek klub gisa izugarri haztea eragin du, kirol maila eta jokalari kopuruari dagokienez (280 jokalari inguru). Estatu mailan gizonezkoen bi senio talderekin jokatzeak klubaren gastua handitzea ekarri du, txapelketarako izen emateari eta bidaiei dagokionez, urtero garestituz doalako. Ondorioz, gastu hauek esponentzialki igotzen ari diren bitartean, egungo egoera jasanezina bihurtu da.
23 urtez azpiko taldeak (Alon Automotive Hernani) ederki asko joka zezakeen herrialdeko txapelketetan gastuak izugarri murriztuaraziz, baina era berean kirol-maila ere galduko luke.
Talde honetako gazteek datorren hilabetean hasiko duten denboraldian adibidez, Kataluniara 4 bidaia egin behar izango dituzte lehenengo fasean: CN Poble Nou, US Santboiana, CR Sant Cugat eta Barça Rugby, eta beste bi Valentziara: CAU Valencia eta CP Les Abelles. Gainera, play-offetarako sailkatzen badira, Madrilera, Valladolidera edo Sevillara joan daitezke ere. Beraz, lehen fase honetan, bidaietan bakarrik 30.000 € inguru inbertitu beharko ditu klubak.
Maila malguagoan baina denboraldia aurrera doan einean ere, gainontzeko mailetako gastuak gehitzen joango dira: Gazteen Estatuko Txapelketak, handik eta hemendik gonbidatzen gaituzten Torneoak, ia laguntzarik gabe Hernani Club Rugby Elkarteak errugbia sustatzeko antolatzen dituen topaketak, etab. luze bat. Hori horrela, klubak berriro ere azpimarratu nahi du lan eta esfortzu guzti hori jokalarien maila teknikoa hobetzeko inbertsio tresna bezala ulertzen duela.
Kirol arloaz gain egindako jendarte lanaren ondorioz, 234/2021 Dekretuak esaten duen bezala, Onura Publikorako Elkartea izendatu izanak ere, ez du batere arreta eman gure instituzio publiko ezberdinei. Nahiz eta Onura Publikorako Elkarte izendatua izan, instituzio desberdinei eskatutako laguntza ezerezean gelditu da. Hori horrela, ekonomikoki negatiboan amaitu dugu aurreko urtea, balantze negatibo oso esanguratsuarekin (uztailaren 14ko Batzar Nagusian aurkeztu genuenaren harira).
Aurreko lerroetan azaldutako guztiagatik, Hernani Club Rugby Elkarteak jendarteari dei egin nahi dio berririo ere egoera zail honetan aurrera egin ahal izateko. Bazkide, zaletu, jarraitzaile eta kide orori doa zuzendua mezua, baita klubaren proiektuarekin bat egiten duten pertsona, enpresa, erakunde, fundazio eta elkarteengara ere, hauen ekarpen ekonomikoaren bila.
Laguntzeko moduak hauek lirateke:
Etxeko partidetarako abonua eskuratuz: Hurrengo estekean egin daiteke abonua CLUBER webgunearei esker.
Hurrengo kontu korrontean DONAZIOA eginez. Ekarpen honek zerga aitorpenean pertsona fisikoari %30eko kitapena ekarriko lioke norbanako bakoitzari
ES16 3008 0170 16 2411752021
Hilereko kuota laguntza bat harpidetuz (%30eko ekarpen fiskala baliatuz ere): Hilabetero 10€/ 20€/ 30€…
Informazio zehatzagoa lortzeko:
Email bitartez – hcre@hernanirugby.eus
Whatsapp edo telefonoz – 630986753
Oharra amaitu baino lehen, Hernani Club Rugby Elkarteak bihotzez eskertu nahi die momentu on zein zailenetan kluba baesten diharduten orori, baina dei honen ondoren Hernaniko errugbia eta klubaren proiektu eta filosofia mundu zabalera garraiatzen lagunduko duten guztiei ere.
GUZTION LAGUNTZARIK GABE EZ DUGU ETORKIZUNIK!
LANA ETA KEMENA
HERNANI CLUB RUGBY ELKARTEA
*Hernani Club Rugby Elkartea Onura Publikorako Elkartea
Asociación de Utilidad Pública (234/2021 DEKRETUA)
Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko ditu. Beste hizkuntzaren batean nahi badituzue, itzultzaile neuronala uzten dizuegu.