Giro bikaina nagusitu zen Beteranoen Nazioarteko Lehen Topaketan

Hernani Club Rugby Elkarteko Azeri Zaharren X. Urteurrenarekin batera jokatu zen pasaden larunbatean Beteranoen Nazioarteko Lehen Topaketa Landare-Tokin.

HCREko Azeri Zaharrak taldeak antolatuta, apirilaren 29an ospatu zen Beteranoen Nazioarteko Lehen Topaketa Hernanin. Bertan, Donostiako Bera Berako Gurdi Zaharrak, Durangoko Sapuzaharrak, La Unicako Sai Zaharrak, Iruña Rugby Club, Baionako Medikoak, Asturiaseko Beteranoak, Archiball Cote Basque eta Ordizia RE izan ziren.

Goizeko 11:00etan hasi eta arratsaldera bitartean iraun zuen kirol topaketak Landaren. Gainera, partida guztiak gure YouTubeko kanalean ikusgai daude larunbateko zuzeneko emisioaren ondoren. Hauek amaituta, sari banaketa ospatu zen Hernaniko Alkate Xabier Lertxundi eta Kultura eta kirol zinegotzi Ane Ibarbururen laguntzarekin.

Asteburua borobiltzeko, topaketa amaierako bazkaria egin zuten igandean Gurutzeta Sagardotegian. Antolakuntzatik oso eskertuta agertu dira Landarera gerturatu ziren talde guztiekin eta ekitaldi guztia aurrera ateratzeko lagundutako babesleei.

Eguneko argazki guztiak hurrengo estekean:

https://photos.google.com/u/1/share/AF1QipPVXODbyZo5HHe6aC4wOo6qUQvW8Is6RlAlWzmWaDB1928sOkyPF7KhjQJodxRjPQ?key=ZG1ZU3I5VFh0Q3JtOENfaFlOLWEtYThMX0VfYm1n