2018/02/04 Igandea
Gernika RT- Hernani CRE, Urumeako Kronikan
Bonusarekin konformatu beharra hernaniarrek, derbi orekatuan
23-20(b) galdu zuten hernaniarrek gernikarren kontra, partidua irabazten hasita. Postu arriskutsuetan jarraitzen du Hernanik, atzokoaren ondoren.
HERNANI
2018/02/04 00:00 Igandea
Zelai ezezaguna, baina arerio aski ezaguna izan zuten atzo hernaniarrek. Bigarren horrek, aldiz, ez zuen lagundu eta galdu egin zuen Hernanik, derbi garrantzitsua atzo. Behintzat, bonusa eskuratzea lortu zuten: 23-20 (b).
Hasieran, aurretik
Ondo hasten dena, ez da beti ondo bukatzen; eta hori izan zen, hain justu, hernaniarrei gertatu zitzaiena. Xabier Garmendia hernaniarrak estreinatu zuen markagailua 4garren minutuan, aurreneko entseguarekin. Eta transformatu gabe, bigarrena egin zuen Mikel Bidegarayk lau minutu beranduago (0-10); Anartz Elosegik tranformatu zuena, azken hau. Ordutik aurrera, zailtzen hasi zitzaien lehia, eta Gernikak aurreneko entsegua egin zuen 18garren minutuan. Horren segidan, etorri ziren beste entsegu bat eta horren transformazioa. Hortaz, berdinduta iritsi ziren atsedenera (12-12).
Bueltan, ederki hasi zuten bigarren zatia Hernaniko mutilek, zigor kolpe bati erantzunez (12-15). Baina segituan erantzun zuten gernikarrek, beste entsegu bat eginda, eta hernaniarren kolpe bati erantzunda, 75garren minutuan. Berdindu egin zuen, ordea, Hernanik 79garren minutuan (20-20), baina azken kolpe bati erantzunda, gernikarrek poltsikoratu zuten hernaniarrek eskuartean izan zuten partidua.
Atsedenaren ondoren, Landaren
Atsedenerako bi aste izango dituzte errugbi taldeek, izan ere, hilaren 25era arte ez daukate zitarik. Orduan, Landaren hartuko dute Alcobendas.
Estekak:
ferugby.es
gernikarugby.com
marca.com
deia.com
Gernika-Hernani, argazkiak: P. Urrutxua