Garaipena Palentziara eginiko bisitan

2021, Nov 15

Hasieratik nagusituta, Hernani Club Rugby Elkarteak beste bost puntu lortu ditu historian Palentziara eginiko lehen bisitan

Liga txapelketako laugarren partidan Hernani Club Rugby Elkartea nagusi izan zen Clinica Colina Palencia taldearen aurkako partidan, 3-66. Talde gipuzkoarraren historian Palentzian jokatutako lehen partida izan zen igandekoa eta bost puntu gehiago eskuratuta, hirugarrren dira sailkapenean trikoloreak. Aste honetan, Uribealdea RKE taldea jasoko dute Landaren larunbatean arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

4. jardunaldiko partida 20 minutu beranduago hasi zen taldeak bidean izandako arazo baten ondorioz. Hala ere, hernaniarrek ez zuten kontzentrazioa galdu eta partida hasi eta laugarren minutuan lortu zuten lehen aldiz baloia marrazgain uztea. Eguerdi osoan, 10 entsegu lortu zituzteen trikoloreek. Lehena, Eñaut Gorostidiren eskuetatik iritsi zen jarraian dagoen bideoan ikus daitekeen bezala. Ondoren eta lehen zatian, «Pepelu», Noriega eta Mikel Perez bitan izan ziren entsegua lortu zuten jokalariak. Partidaren esparru guztietan izan zen nagusi Hernani. Uztartzeetan aurkariari estuasunetan jarriz, baloia ondo baina hobeto mugitu zuten aipatutako entseguak lortzeko.

Atsedenalditik bueltan, trikoloreek erosoago jokatu zuten partidaren nagusitasuna hartuz. Esan beharra dago, Landareko harrobiko Markel Lakadenak lehen taldearekin debuta egin zuela Palentzian, hasieratik jokatuz. Azkenean, 80 minutuak pasata, denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu zuen Hernanik sailkapeneko hiru onenen artean sartzeko. Hurrengo bi asteetan Uribealdearen eta Eibarren aurka arituko da taldea astebeteko atsedena hartu baino lehen. Ondoren, Mazabi Independiente eta Pasek Belenosen aurkako partida erabakiorrak iritsiko dira abenduan.

Argazkiak: Palencia RC

MARKAGAILUA:

0-7 (Min 4): Eñaut Gorostidiren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (HCRE)

3-7 (Min 12): Juan Agustin Graciarenaren zigor kolpea (Clinica Colina Palencia)

3-14 (Min 13): Jose Luciano Abeciaren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (HCRE)

3-21 (Min 23): Mikel Perezen entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (HCRE)

3-28 (Min 34): Eneko Noriegaren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (HCRE)

3-35 (Min 38): Mikel Perezen entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (HCRE)

ATSEDENALDIA

3-40 (Min 48): Xabi Lukasen entsegua (HCRE)

3-47 (Min 51): Aimar Gorrotxategiren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (HCRE)

3-54 (Min 55): Anartz Elosegiren entsegua eta jaurtiketa (HCRE)

17-61 (Min 73): Jose Luciano Abeciaren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (HCRE)

3-66 (Min 77): Iker Burugainen entsegua (HCRE)

AMAIERA: 3-66

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...