Garaipena eta lau puntu Belenos talde indartsuaren aurka

2021, Mar 15

  • Gora behera handik partida gogorretik indartsu atera da Hernani CRE liderrari bisita egin aurretik

 

Hernani Club Rugby Elkartea launaka gehitzen doa sailkapenean beste garaipen bat eskuratu ondoren. Hilabete eta gero Landarera bueltatu zen taldeak, Belenos Rugby hartu zuen mendean partida trabatu eta fisiko batean. Atsedenaldira 16-20 galtzen joan baziren ere, bigarren zatian Hernanik duen esperientzia nagusitu zen.

 

Hasierako 40 minutuak, fisikoki oso gogorrak izan ziren. Hernanik izan zuen baloiaren jabetza eta aukera izan zutenean, Iker Carbajo eta Aimar Gorrotxategi hernaniar gazteen abiadura nagusitu zen Landaren. Ostikoen bitartez iritsi ziren lehen puntuak, 6-3 jarriz markagailuan. Entsegua lortzen aurrenekoak berriz, asturiarrak izan ziren. 15. minutuan etxekoen defentsan apurtzea lortu eta baloia erraztasunarekin uztea lortu zuten.

 

Aldageletatik pasa ondoren, trikoloreek aurkarien hutsuneak bikain aprobetxatu zituzten. Eskasetan nagusituz eta moletan bikain bultzaz, Aricetak, Elosegik eta Bidegaraik lortu zituzten entseguak. Aipatu beharra dago, zati oso trabatua izan zela. Avileseko taldeak kaleratu bat izan zuen eta beste bi jokalarik ere txartel horia ikusi zuten. Hernaniren aldetik, Erroizenea kaleratu zuten 10 minuturako. Partida hainbat momentutan gelditu ondoren, Belenosek azken minutuan entsegua lortu zuen azken markagailuan 37 eta 30eko emaitza finkatzeko.

 

Igande honetan, hilak 21, Bizkaia Gernika liderrari bisita egingo diote Polidoriren mutilek. Partida eguerdiko 12:00etan izango da eta 12 jardunaldiren ondoren, bizkaitarrez ez dute galdutako partidarik. Joanekoan bezala, zigor kolpeek eta hutseek erabaki dezakete partidaren norantza.

 

 

MARKAGAILUA:

3-0 (Min 3): Anartz Elosegiten zigor kolpea (Hernani CRE)

6-0 (Min 7): Anartz Elosegiten zigor kolpea (Hernani CRE)

6-3 (Min 9): Ignacio Gabriel Poeten zigor kolpea (Pasek Belenos RC)

6-10 (Min 15): Estanislao Camardonen entsegua eta Ignacio Gabriel Poeten jaurtiketa (Pasek Belenos RC)

13-10 (Min 23): Aimar Gorrotxaren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

16-10 (Min 32): Anartz Elosegiten zigor kolpea (Hernani CRE)

16-13 (Min 37): Ignacio Gabriel Poeten zigor kolpea (Pasek Belenos RC)

16-20 (Min 40): Martin Chavezen entsegua eta Ignacio Gabriel Poeten jaurtiketa (Pasek Belenos RC)

 

ATSEDENALDIA

23-20 (Min 46): Beñat Aricetaren entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

23-23 (Min 56): Ignacio Gabriel Poeten zigor kolpea (Pasek Belenos RC)

30-23 (Min 63): Anartz Elosegiren entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

37-23 (Min 75): Mikel Bidegarairen entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

37-30 (Min 80): Gonzalo Daniel Padroren entsegua eta Ignacio Gabriel Poeten jaurtiketa (Pasek Belenos RC)

AMAIERA: 37-30

 

SAILKAPENA

 

 

13. jardunaldiko laburpen bideoa.

 

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...