Garaipena baino gehiago Landareko agurrean

2022, Abr 12

Landareko partidei agur esan die Hernani Club Rugby Elkarteak Palenciaren aurkako garaipen argi batekin festa nagusitu zen partidan, 48-14.

2021-2022 denboraldia amaitzetik gertu da Hernani Club Rugby Elkarteko lehen taldea eta pasaden igandean jokatu zuen Landare-Tokin etxeko azken partida. Denboraldi zaila izaten ari da lesioak edota Covida tarteko lehiaketako lehen hilabeteteetan baina Landareko zelaietan hiru hilabetez ezin sartzeak are eta zailagoa egin du denboraldiaren zati handiena. Klubaren historian lehen aldia izan da horrenbeste denboraz zelairik gabe egotea eta horrek eragin du Landaren jokatutako partidak esperotakoen erdia izatea.

Clinica Colina Palencia izan da denboraldi honetan Landaretik pasa den azken taldea baina ezin izan zuen punturik eskuratu bere Landarera eginiko lehen bisitan. 20. minutuan iritsi zen eguerdiko lehen entsegua eta behin motorrak beroruta, trikoloreek ez zieten aukerarik eman gaztelarrei. Hori horrela, lehen zatiko bigarren hogebi minutuetan lau entsegu egin zituen Hernanik, lauak Beñat Arizetak gauzatuak.

Zelai inguruan, berriz, klubeko abonatuentzako pintxoak eta festa antolatu zen eta lehen zatian ikusitako entseguen festak girotu zuen Landare. Gazte asko egon ziren presente berdegunean eta horrek emango dio indarra taldeari hurrengo hilabete eta denboraldietan lan egiten jarraitzeko. Azken minutuetan, epaileak talde baikotzari adierazitako zigor entsegu banarekin amaitu zen partida, guztira 47 eta 14ko markagailuarekin. Aste Santuko asteburuan ez da liga txapelketarik izango eta lehen taldeak denboraldia Donostian amaituko du bi aste barru AVK Bera Bera taldearen aurkako neurketarekin.

Denboraldiko azken partida:

AVK Bera Bera RT vs Hernani CRE

Apirilak 23, igandea – Kote Olaizola Miniestadioa (17:30)

Partidako argazki guztiak hurrengo estekean:

https://photos.app.goo.gl/VR63u99vFhnMkGMY9

MARKAGAILUA:

7-0 (Min 19): Beñat Arizetaren entsegua eta jaurtiketa (Hernani CRE)

14-0 (Min 30): Jose Luciano Abeciaren entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

21-0 (Min 33): Jose Luciano Abeciaren entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

28-0 (Min 30): Anartz Elosegiren entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

ATSEDENALDIA

35-0 (Min 41): Jokin Olearen entsegua eta Beñat Arizetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

35-7 (Min 48): Robert Heatheren entsegua eta Juan Bartolomeren jaurtiketa (Clinica Colina Pelancia)

40-7 (Min 63): Iker Burugainen entsegua (Hernani CRE)

40-14 (Min 30): Zigor entsegua (Clinica Colina Pelancia)

47-14 (Min 30): Zigor entsegua (Hernani CRE)

AMAIERA: 48-14

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...