Talde gipuzkoarrak Unben lortutako garaipenari esker bost gehitu ditu sailkapen nagusian hirugarren postua mantentzeko. Astebeteko atsedena etorriko da orain abenduko bi partida erabakiorren aurretik
6. jardunaldiak ura eta lokatza izan zituen protagonista Hernani Club Rugby Elkartearen garaipen berri batean. Kasu honetan, 5-25 nagusitu ziren trikoloreak Eibarren aurkako partidan. Sailkapenean 25 punturekin, hirugarren jarraitzen dute Polidorirenek hurrengo fasera pasatzeko aukera ematen duen postuetan mantenduz. Entrenamendu eta lan saioak nolakoak izango diren argi jakin gabe Landarek pairatu dituen uholdeak direla eta, abenduan bi partida izango ditu taldeak eta biak ere zinez garrantzitsuak. Sailkapenean Hernaniren aurretik dauden bi taldeen aurkako partidak izango dira, lehena Santanderren abenduaren 12an eguerdiko 12:00etatik aurrera.
Pasaden larunbateko partida hasi eta 11. minutuan, Beñat Aricetaren zigor kolpearekin hiru puntu lortu zituzten. Zazpi minutu pasa ostean, Hernanik entsegua egin zuen, eta hori horrela, 0-8 nagusitu zen Hernani 18. minutuan. Atsedenaldiraino jokaldi asko egon baziren ere, ez zuten punturik lortu eta 0-8 amaitu zen lehen zatia.
Bigarren zatia indarrez hartu zuen Hernanik, izan ere, 58garren minutuko entseguarekin, 13 puntu lortu zituen. Jarraian, Eibarrek ez zuen aukerarik galdu, eta 66garren minutuan lehen entsegua egitea lortu zuen, 5-13 geldituz. Hala ere, Eibarrek ez zuen Hernaniri aurrea hartzerik lortu eta 70. minutuan, Hernanik zazpi puntu lortu baitzituen entsegu eta jaurtiketarekin. Partiduaren ondarrean, Hernaniren azken entsegua etorri zen, 25 punturekin amaitzea lortu arte.
MARKAGAILUA:
0-3 (Min 12): Beñat Aricetaren zigor kolpea (HCRE)
0-8 (Min 18): Xabier Garmendiaren entsegua (HCRE)
5-8 (Min 25): Doudou Kalingen entsegua (Eibar Rugby Taldea)
ATSEDENALDIA
5-13 (Min 58): Martxel Aramendiren entsegua (HCRE)
5-20 (Min 69): Iñaki Otaegi eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (HCRE)
5-25 (Min 79): Martxel Aramendiren entsegua (HCRE)
AMAIERA: 5-25