Garaipen gogorra Oviedon

2022, Oct 16

Borroka handiko partidan Hernanik lau puntu atera ditu Oviedora eginiko bidaian. Orain bi asteko atsedena izango dute trikoloreek Uribealdearen aurkako partida prestatzeko.

Bigarren jardunaldia espero baina gogorragoa izan da Hernani Club Rugby Elkartearentzat Oviedon jokatutako partidaren ondoren. Txuri urdinek lehen minututik intentsitate handia ezarri diote partidari eta trikoloreek zuten onena atera behar izan dute garaipena lortzeko. Lau lesio tarteko, amaieran 17 eta 26ko emaitzarekin amaitu da etxetik kanpo jokatutako lehen partida.

Eguerdiko 12:30ak jo baina bi minutu lehenago hasi zen partida aldapatsu jarri zen bigarren minutua bete eta berehala. Beñat Iradi kapitainak zelaia utzi behar izan zuen lehen jokaldian belaunean kolpea jaso ondoren eta Adrian Sanchezek hartu zuen erreleboa. Lehen zatia oso gogorra izan zen. Real Oviedo Rugbyk jokalari indartsuak zelairatu zituen eta intentsitate handiarekin, Hernaniarrei erakutsi ohi duten joko azkarra eragotzi zieten.

Kapitainaren lesioa gutxi balitz, Mikel Imaz jokalariak belauneko kolpe handia jaso zuen lepo aldean eta zelaia ohatilean utzi behar izan zuen lehen hogei minutuak bete aurretik. Hala ere, trikoloreek defentsako lan bikaina eginez, atsedenaldira 0-12 aurretik joan ziren bi entsegu eginez. Lehena Beñat Arizetak egin zuen ondorengo jauriketa sartuz eta bigarrena Jokin Oleak.

Bigarren zatian berriz, joko gehiago ikusi zen El Narancoko berdegunean. Pablo Ganzarain 18 urteko gazteak lehen taldearekin debuta egin zuen maila ona erakutsiz jokalari handien aurrean. Hernani puntuak pilatzen hasi zen aurkarien kolpeak aprobetxatuz eta normalean ikusten ez den jokoa eginez. Beñat Arizetak eta Iker Carbajok makiletara jaurtiz guztira 9 puntu lortu zituzten eta horrek azken minutuetara lasaitasun puntu batekin iristea ekarri zuen. 80 minutuak bukatuta, Hernanik 17 eta 26ko emaitzarekin garaitu zuen Real Oviedo Rugby taldea.

Partidako argazki guztiak hurrengo estekean:

https://photos.app.goo.gl/VR63u99vFhnMkGMY9

MARKAGAILUA:

0-7 (Min 15): Beñat Arizetaren entsegua eta jaurtiketa (Hernani CRE)

0-12 (Min 24): Jokin Olearen entsegua (Hernani CRE)

ATSEDENALDIA

0-15 (Min 57): Beñat Arizetaren zigor kolpea (Hernani CRE)

3-15 (Min 60): Sergio Merinoren zigor kolpea (Real Oviedo Rugby)

3-18 (Min 66): Beñat Arizetaren zigor kolpea (Hernani CRE)

10-18 (Min 69): Octavio Leonen entsegua eta Patrick Christopher Scott Jnr Barlowren jaurtiketa (Real Oviedo Rugby)

10-21 (Min 73): Iker Carbajoren zigor kolpea (Hernani CRE)

10-26 (Min 77): Oier Garmendiaren entsegua (Hernani CRE)

17-26 (Min 79): Javier Fernandez-Mijaresen entsegua eta Patrick Christopher Scott Jnr Barlowren jaurtiketa (Real Oviedo Rugby)

AMAIERA: 17-26

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...