Garaipen gogorra itzulia amaitzeko

2022, Ene 24

2021-2022 denboraldiko lehen itzulia garaipen landuarekin amaitu du Hernanik. Sailkapen orokorrean laugarren postua eskuratuta, playoffetako ligatik postu bakarrera gelditu da.

Hernani Club Rugby Elkarteak 40 punturekin amaitu du denboraldi honetako lehen itzulia. Zortzi garaipen eta 3 porroteko balantzearekin eta laugarren postua lortuta sailkapen nagusian, eta hortaz HCREak ez du lortu playoff ligako parte hartzea. Hala nola, irabazitako partida guztiak bost punturekin irabazi ditu, hau da, aurkariak baino hiru entsegu gehiago lortuz eta erasoko bonusarekin. Larunbatean, 17-39 nagusitu zitzaioan Astin Zarautz Gesalaga Okelan taldeari eta hurrengo asteetan atsedenaldia izango du bigarren fasea hasi baino lehen.

11. jardunaldiak partida gogorra bezain bizia utzi zuen Zarautzeko Asti zelaian. Hernani Club Rugby Elkartea hasieratik izan zen nagusi bai zelaian eta bai markagailuan ere, baina paseetako zehaztasun ezak eta aurkariaren defentsak talde beltza partidan mantendu zuen.

Hori horrela, bigarren zatian Hernanik bikain eutsi zion partidari lau entsegu gehiago lortuz, Iradik, Bidegaraik, Etxeberriak eta zigor entsegua. Partida amaieran, Patrick Polidori entrenatzaileak argitu zuen intentsitate handiko partida izan zela Astin jokatutakoa. Orain, bi asteko atsedenaldia dator taldeak dituen bajak errekuperatzeko eta denboraldiko bigarren fasean Polidorik esan bezala, «jokalari gazteentzako minutuak» iritsiko dira.

Hauek izango dira fase horretako aurkariak: Campus Universitario Ourense, Eibar RT, Gesalaga Okelan Zarautz, Valtecsa UBR, Uribealdea RKE, Vithas Gaztedi, AVK Bera Bera eta Clínica Colina Palencia RC.

Partidako argazki guztiak hurrengo estekean:

https://photos.app.goo.gl/h6PN2Pvg1eN7DUij8

MARKAGAILUA:

0-7 (Min 6): Mikel Perezen entsegua eta Beñat Aricetaren jaurtiketa (Hernani CRE)

0-12 (Min 18): Mikel Bidegarairen entsegua (Hernani CRE)

3-12 (Min 25): Carlos Estradaren zigor kolpea (Gesalaga Okelan Zarautz)

10-12 (Min 30): Martin Sorreluzen entsegua eta Carlos Estradaren jaurtiketa (Gesalaga Okelan Zarautz)

10-17 (Min 39): Kepa Mijangosen entsegua (Hernani CRE)

ATSEDENALDIA

10-22 (Min 43): Beñat Iradiren entsegua (Hernani CRE)

10-27 (Min 47): Mikel Bidegarairen entsegua (Hernani CRE)

17-27 (Min 50): Martin Sorreluzen entsegua eta Carlos Estradaren jaurtiketa (Gesalaga Okelan Zarautz)

17-34 (Min 67): Zigor entsegua (Hernani CRE)

17-39 (Min 73): Igor Etxeberriaren entsegua (Hernani CRE)

AMAIERA: 17-39

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...