Aurtengo gabonetan ere Hernani Club Rugby Elkarteak herriko kaxkoan denda jarriko du datorren ostiraletik hasita. Kasu honetan, Kale Nagusia 17 zenbakian izango da lokala, “Balantxa Etxetresnak” kokatuta zegoen dendan hain zuzen. Klubak, Mendaur Inmobiliariari eskertu nahi dio gabon hauetako denda antolatzeko eskainitako laguntza.
Esan bezala, datorren ostiralean abenduak 9an irekiko da HCRE Denda. Ostiral honetan arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara egongo da irekita eta larunbatean hilak 10, goizeko 10:30etatik 13:00etara.
Ondoren, hiru eguneko atsedena izango dugu eta denda berriro ere hilak 15ean irekiko da Errege egun arte honako ordutegian:
Astelehenetik ostiralera: 17:00 – 19:30
Larunbatetan: 10:30 – 13:00
Kaixo. Gabonetako dendan salduko duzutenaren katalogoren bat Online ikusteko aukerarik bat ba al dezute?
Milesker