FC Barcelona – Hernani CRE, Kronikan


kronika.eus

prueba emitiendo desde canal ferugby

Indartsu daudela erakutsita, puntu bat etxera
Entsegurik egin gabe, baina lau zigor-kolperi esker, 19-12 jarri zuen atzo markagailua Hernanik. Bigarren zatian atera zuen indar gehiena, eta bonus defentsiboari esker, lortu zuen aurreneko puntua.

HERNANI
2018/09/17 00:00 Astelehena
Aurreneko partidua izan zuten atzo Patrick Polidoriren mutilek, eta dagoeneko e­s­treinatu dute Heineken Ligako markagailua. Bartzelonari 19-12 galduta lortu dute aurre­neko puntua, bonus defen­tsiboari esker.

Entsegurik egin gabe etxe­ratu ziren atzo hernaniarrak, lau zigor-kolperi esker mugitu baitzuten atzo, markagailua.

Aurreneko zatian, kataluniarrak aurretik
Aurreko urtekoak ahaztera atera ziren bi taldeak, eta segituan nabaritu zen hori. 16garren minutuan hartu zu­en aurrea Bartzelonak Rodrigo Maria Avalosen entsegua­re­kin, aurrena, eta Bautista Gue­mesen transformazioa­re­kin, gero (7-0). Ez ziren, ordea, Bartzelonakoen puntu baka­rrak izan; aurreneko zatia bukatzen ari zela, beste en­tsegu bat egin zuen Felipe Alegriak, eta Guemesek trans­formatu zuen, berriro ere. Hortaz, 14 puntuko aldearekin joan zen Bartzelona, atsede­naldira.

Horrek ez zituen herna­niarrak kikildu, eta indarrez atera ziren bigarren zatian. Anartz Elosegik jaurti zituen lau zigor-kolperi esker lortu zuten ia, markagailuari buelta ematea (14-12). Bukaerarako gutxi falta zenean borobildu zuen partidua Bartzelonak, Baptiste Bougearden entsegu­a­ri esker (19-12).

Enlaces:
kronika.eus
fcbarcelona.es
revista22.es
ferugby.es
diariovasco.com
as.com
noticiasdegipuzkoa.eus

partido hernani-cisneros