Ez dago ezer galduta

Lehen taldeak azken asteetako bertsiotik urrun ibili zen eta Independiente taldeak 5 puntuak eraman zituen Landaretik.

15. jardunaldian ezin izan zen Landareko lehen garaipena erdietsi. Independiente Rugby taldeak hasieratik izan zen nagusi eta bigarren zatian, gainera, aldeak handitu ziren. Azkenean, 7 eta 42ko emaitzarekin amaitu zen partida. Hori gutxi balitz, Cisneros Complutense taldearen garaipenak 12 puntura utzi du promozioa. Hala ere, oraindik 7 jardunaldi daude aurretik beharrezkoak diren puntuak eskuratzeko.

Bestetik, Atletico SS/Hernani CRE 23 urtez azpiko taldea, bikain aritu zen arratsaldeko bigarren partidan. 69 eta 14 gailendu zitzaioan Independiente Rugby taldeari. Kasu honetan, etxeko taldea izan zen 5 puntuak eskuratu zituztenak.

Markagailua:

0-7 (Min 2): Gomezen entsegua eta Mariano Garciaren transformazioa (Independiente Rugby)

0-10 (Min 20): Mariano Garciaren kolpea (Independiente Rugby)

0-13 (Min40): Mariano Garciaren kolpea (Independiente Rugby)

ATSEDENALDIA

0-20 (Min 42): Lawrieren entsegua eta Mariano Garciaren transformazioa (Independiente Rugby)

0-23 (Min 48): Mariano Garciaren kolpea (Independiente Rugby)

0-28 (Min 56): Paradaren entsegua (Independiente Rugby)

0-35 (Min 68): Palmiereren entsegua eta Mariano Garciaren transformazioa (Independiente Rugby)

7-35 (Min 74): Loketi Manuren entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

7-42 (Min 77): Cortadiren entsegua eta Mariano Garciaren transformazioa (Independiente Rugby)

AMAIERA: 7-42

SAILKAPENA