VIATEK, derbiaren babesle nagusia

2020, Ene 23

Ligako bigarren derbia Landaren jokatuko da VIATEK enpresaren laguntza bereziarekin. Partida arratsaldeko 16:00tan izango da.

Ligako 14. jardunaldiarekin batera, Hernani CREak denboraldiko bigarren derbia jokatuko du larunbatean Ampo Ordiziaren aurka. Kasu honetan, Landareko zelaian izango da arratsaldeko 16:00tatik aurrera. Derbirako giro aparta espero da Ordiziako zale asko gerturatuko direlako eta herritarren babesa astero bezala nabaria izango delako.

Jokoari dagokionez, Hernani Club Rugby Elkarteak badaki partida oso gogorra izango dela aurkaria momentu bikain batean iristen delako. Ampo Ordizia garaipen handiak lortzen ari da denboraldi honetan, El Salvador edota VRAC Quesos Entrepinaresen aurka esaterako, eta larunbatean ere ahalik eta puntu gehien biltzeko intentzioarekin etorriko da. Etxeko taldeak baja batzuk izango ditu baina beti bezala indar guztiak utziko ditu zelaian garaipena lortzeko asmotan. Ondoren, bi asteko atsedena etorriko da 15. jardunaldia jokatu aurretik.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...