
Hernani Club Rugby Elkarteak “errugbi udalekuak” antolatu ditu 2021eko uztailerako. Udalekuak, bi ataletan banatuko dira. Lehenik, 16 eta 18 urtez azpikoen “Teknifikazio Udalekuak” egongo dira, astean hiru egunetan denboraldi osoan landutakoa sankontzeko aukerarekin. Saioak 2 ordu eta erdikoak izango dira.
Teknifikazio Udalekuak
Lehen txanda: Uztailaren 1etik 15era
Bigarren txanda: Uztailaren 16tik 30ra
Prezioa: Txanda bakarra 100€ eta bi txandetan izen eman nahi izanez gero 170€.
Bigarrenik, 2008 eta 2014 urte bitartean jaiotako haurren “Errugbi Udaleku Irekiak” egongo dira. Horiek, astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 13:00etara izango dira Landaren eta ekintza desberdinetaz gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienek. Errugbian oinarritutako jokoez gain, mendi irteerak edo txangoak ere izango dituzte.
Errugbi Udaleku Irekiak
Lehen txanda: Uztailaren 1etik 15era
Bigarren txanda: Uztailaren 16tik 30ra
Prezioa: Txanda bakarra 100€ eta bi txandetan izen eman nahi izanez gero 170€.
GARRANTZITSUA: Udalekuren batean parte hartu nahiz izanez gero, aurretik izena eman beharko da udalekuen kuoaten 50€ aurreratuz, eta epe muga maiatzaren 30a izango da. Izena emateko, hurrengo datuak bete behar dira eta amaieran, ordaintzeko orrialdera igaro. Prozesua burutzerakoan, antolakuntzaren mezua jasoko duzue izen ematearen konfirmazioarekin.
