Talde barneratzaileko ate irekiak

2020, Feb 19

Argazkia: Iñaki Zuazola

Hernani Club Rugby Elkarteko talde barneratzaileak ate irekiak eskeiniko ditu datorren martxoaren 1ean Landareko zelaietan. Taldeak asteazken arratsaldeetan egiten ditu entrenamenduak baina martxoaren lehenerako, entrenamendu berezia egin nahi du taldea gehiago ezagutarazteko.

Klubetik, bertara gerturatu eta taldearekin batera ariketa eta joko desberdinetan parte hartzeko deia egiten dugu. Hala ere, bertaratzeko asma izanez gero, aldez aurretik deitzea eskertuko genuke. 943557696 zenbakira deitu eta izen ematea gomendatzen dizuegu entrenamendua ahalik eta hobekien prestatzeko.

Bultza Ligako ekuadorrean

Ligari dagokionez, orain arteko partidetan Hernaniko taldea bikain aritu da eta gainera, jokatutako hiru partidak irabaztea lortu ditu. Orain, txapelketako bigarren zatiari ekingo diote martxoaren erdialdean Getxoko zelaian. Hona hemen lehen jardunaldietako emaitzak eta bigarren itzuliko partidak.

Lehen Jardunaldia. HERNANI CRE vs GETXO RT (10-7)

2. Jardunaldia. ESCONSU GAZTEDI vs HERNANI CRE (10-12)

3. Jardunaldia. UNIVERSITARIO BILBAO vs HERNANI CRE (19-20)

BIGARREN ITZULIA

4. Jardunaldia. MARTXOAK 14-15. GETXO RT vs HERNANI CRE

5. Jardunaldia. APIRILAK 4-5. HERNANI CRE vs ESCONSU GAZTEDI

6. Jardunaldia. MAIATZAK 9-10. HERNANI CRE vs UNIVERSITARIO BILBAO

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...