Punturik gabe Madriletik

2020, Ene 20

Lehen taldeak ezin izan zuen Cisneros garaitu eta azken 10 minutuetan aldeak handitu ziren.

13. jardunaldia uste baina gogorragoa izan da Hernani Club Rugby Elkartearentzat. 39 etako 25eko emaitzak Central zelaian beste aste betez lehen taldea atzeko postuetan utzi du. Complutense Cisneros arerio zuzenaren aurkako partida erabat gogorra izan zen eta azken 10 minutuetan erabaki zen etxekoen garaipena. Orain, atzoko aurkaria 8 puntura jarri da sailkapenean, Bathco taldea, berriz, 11 puntura.

Madrilgo Central zelaian jokatutako partidak sentsazio gazi-gozoak utzi zituen. Taldea bikain hasi zen jokatzen eta joko horri jarraitasuna eman zioten partida osoan zehar. 0-3 aurreratu baziren ere gipuzkoarrak Anartz Elosegiren kolpe batekin, 10 minutu iraun zuen alde horrek. Gainera, zigor entsegu batek gauzak zaildu zituen atsedenaldiaren aurretik.

Emaitzaz gain, partida honek ere hainbat lesio utzi zituen. Horietako bat Thomas Lapeyrerena. Errenka atera zen zelaitik partida amaitu gabe. Dena dela, partidako azken 10 mintuak oso garrantzitsuak izan ziren eta horiek etxeko taldearentzat izan ziren. 27-25 jarri ondoren Mikel Perezen entsegu batekin, Cisneros taldeak bi entsegu eta transformazio batekin partida erabat apurtu zuen.

Hurrengo partida larunbatean bertan izango da, Landaren. Ampo Ordiziaren aurkako denboraldiko bigarren derbia izango da. Goierritarrak sekulako denboraldia egiten ari dira baina hernaniarrek beti atera izan dute zita garrantzitsuetan jokorik onena eta seguru partida handia ikusiko dugula.

Markagailua:

0-3 (Min 3): Anartz Elosegiren kolpea (Hernani CRE)

7-3 (Min 11): Irustaren entsegua eta Rodriguezen transformazioa (Complutense Cisneros)

10-3 (Min 16): Rodriguezen kolpea (Complutense Cisneros)

13-10 (Min 25): Eneko Noriegaren entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

20-10 (Min 31): Zigor entsegua (Complutense Cisneros)

ATSEDENALDIA

20-15 (Min 44): Eneko Noriegaren entsegua (Hernani CRE)

20-18 (Min 49): Anartz Elosegiren kolpea (Hernani CRE)

27-18 (Min 56): Sorianoren entsegua eta Rodriguezen transformazioa (Complutense Cisneros)

27-25 (Min 59): Mikel Perezen entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

34-25 (Min 73): Sorianoren entsegua eta Rodriguezen transformazioa (Complutense Cisneros)

39-25 (Min 72): Cadenasen entsegua (Complutense Cisneros)

AMAIERA: 39-25

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...