Manex Ariceta estatuko selekzioarekin

Argazkia: FER

 

Hernani Club Rugby Elkarteko Manex Ariceta Maestro gaztea (Hernani, 2004) estatuko selekzioarekin ariko da abenduak 10ean hasi eta abenduak 16ra bitartean Valladoliden egingo den konzentrazioan. Harrobiko gaztea sarri egon ohi da antzeko deialdietan eta 18 urtez azpiko selekzioaren denboraldia irekiko duen deialdian ere presente izango da hernaniarra. Gainera, entrenatzaile lanetan azken urteetan Landaren jokatu duen Oskar Astarloa izango da. Jarraian, deialdian dauden jokalarien zerrenda atxikitzen dugu.