Astelehenetik aurrera, M16 taldea martxan

Hernani Club Rugby Elkartean apurka apurka badoaz jarduerak normaltasun berrira egokitzen eta baimenak jasotzen ari garen honetan, konfirmatu dezakegu hurrengo astetik aurrera, 16 urtez azpiko taldea entrenamenduetara itzuliko dela hilabete askoren ondoren. Hauek, astelehen, asteazken eta ostegunetan itzuliko dira arratsaldeko 18:00etan hasiko diren entrenamenduetara. Honi jarraiki, adierazi nahi dugu Senior eta 18 urtez azpikoak jadanik martxan daudela.

 

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere M14koekin entrenatzen hasteko baimena eman du, beraz gaia eta egoera aztertu eta hurrengo asteetan erabakiko dugu maila honekin noiz eta nola hasi. Momentuz, M12 eta M10eko mailekin hasteko ez dute baimenik eman eta adi jarraituko diogu autoritateek esaten dutenari kategoria hauetan ere martxa hartu ahal izateko.