Liderrarekin ezin

2019, Nov 11

Hernani CRE-Atletico SS taldeak ezin izan zuen punturik eskuratu VRAC taldearen aurka 8.jardunaldiko partidan.

Etxean jokatutako hirugarren partidan ere ezin izan zuen Hernani CRE-Atletico SS taldeak garaipena lortu. Valladolideko VRAC Quesos Entrepinares liderrak uste baino errazago ihes egin zuen Landareko lokatzez betetako zelaitik. Hasiera gogor baten ostean, kanpokoek berain indarra eta jokoa hobeto neurtu zituzten jokatzeko zail zegoen berdegunean. Azkenean, 0 eta 52ko emaitzarekin amaitu zen partida.

Partida hasiera gogor baten ostean, 10.minutuan egin zuen VRAC taldeak lehen entsegua eta transformazioa. Hortik aurrera nagusi izan ziren gaztelarrak. Atsedenaldira 0-26ko emaitzarekin iritsi ziren.

Bigarren zatian, antzeko partida ikusi zen Landaren. Euria eta haizea lagun urumea ibai alboan, gaztelarrek beste 26 puntu eskuratu zituzten 0 eta 52ko emaitzarekin  5 puntu lortu eta sailkapeneko buruan jarraitzeko. Orain, bi asteko atsedena dator eta El Salvador taldea hartu baino lehen Landaren.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...