Lehen taldearen egutegia

Liga hasiera gero eta gertuago dago gaur ospatu den taldeen zozketaren ondoren. Ohorezko B Maila urriaren 25ean hasiko da eta dagoeneko ezagunak dira Hernani Club Rugby Elkartearen aurkari gehienak. Hala ere, txapelketa hasi baina astebete lehenago, DHBra igotzeko play offak jokatuko dira Burgosen eta bertatik aterako dira liga txapelketako azken taldeen izenak. Hala ere, jakin badakigu HCREk Ohorezko B Mailako lehen partida Landaren jokatuko duela hutsik dagoen postuan ariko den taldearen aurka, urriaren 24 edo 25ean. Seguruenik, hutsune hori hartuko duen taldea CR Ferrol izango da baina oraindik Espainiako Federazioak ez du ofizial egin.

Hona hemen Ohorezko B Mailako A taldea osatuko duten 12 taldeen zerrenda:

 

1- Hernani Club Rugby Elkartea

2- Zarautz Rugby Elkartea

3- Bera-Bera Rugby Taldea

4- Universitario Bilbao

5- Bizkaia Gernika Rugby Taldea

6- Campus Universitario Ourense RC

7- Avia Eibar Rugby

8- Gaztedi Rugby Taldea

9- Uribealdea Rugby Kirol Elkartea

10- Belenos Rugby Club

11- Hutsik dagoen plaza

12- Play Offeko sailkatua

 

Egutegi eta xehetasun gehiado Espainiako Errugbi Federazioaren web orrialdean ikus ditzakezue:

http://ferugby.es/calendario-division-honor-b-grupo-a