Lehen itzuliko azkena etxean

Urteko lehen hilabetearekin batera, lehen itzuliko azken partidak jokatzeko ordua iritsi da. Denboraldi honetan, bigarren itzuliak partida gutxiago izango ditu eta orain arteko emaitzekin, Hernani lehen postuetan egongo da. Bigarrenean, sailkapeneko lehen 6 sailkatuen artean jokatuko dugu itzuliko partida. 

Ondoren, estatu mailako hiru multzoen artean sailkapen orokorra egingo da PlayOffak jokatzeko. Horiek, partida bakarrera jokatuko dira kanporaketa formatuan. 

Orain, Bera Bera talde donostiarra artuko dugu Landaren  arratsaldeko 16:00etatik aurrera bi asteko atsedena hartu baino lehen. Otsaila amaieran taldea Galiziara joango da Ourenseren aurka jokatzera fasea amaitzeko. Osasun egoera dela eta, oraindik ezingo dugu publikoa sartu Landaren baina zuzenean ikusteko aukera izango duzue asterko bezala gure YouTubeko kanalean Koldo Alduntzin berriemaile dugula.