Kursaal Rehabilitaciones Hernani CREaren babesle berria

2020, Nov 28

  • Egoitza Hernanin duen Kursaal Rehabilitaciones enpresa gipuzkoarrak, Hernani Club Rugby Elkartea babestuko du 2020-2021 denboraldian.
  • Kursaal Rehabilitaciones eta Hernani Club Rugby Elkarteak denboraldian zehar akordioa aurrera eramateko ekintzak definitu dituzte.

 

Kursaal Rehabilitaciones, eraikinen birgaitze sektorean enpresa erreferentea Euskal Herrian eta Hernani Club Rugby Elkartea, 2020-2021 denboraldirako kolaborazio akordio batera iritsi dira. Horrela, sortu zirenetik egoitza Hernanin duen Kursaal Rehabilitaciones enpresak kirol lokalarekin duen apustua sendotzen du.

 

Akordioa sinatzeko garaian, Joxe Gurutz Elosegi, Hernani Club Rugby Elkarteko lehendakaria oso eskertuta agertu da Kursaal Rehabilitaciones enpresak lehen minututik erakutsitako babes eta tratuagatik. Bere aldetik, Josu Hernandez Kursaal Rehabilitacioneseko gerenteak, bere poztasuna agertu du «balore sozial handiko kirol proiektu bati laguntzeko gai izateagatik, ekimen hauek inguruko proiektu horietan egoteko modu bat dela eta etorkizuneko proiekzio handia dutela ulertuz, Hernaniko gizarteari maila berean itzuli nahi diogu arlo profesionalean hazten utzi digun aukeragatik gure mugetatik kanpo nabarmendu ahal izateko”.

 

Bere konpromezu eta profesionaltasunagatik bereizten da Kursaal Taldearen barruan kokatzen den Kursaal Rehabilitaciones enpresa. Edonolako edifizioak birgaitu, aislatu eta kontserbatzeko bideratzen dituzte beraien lanak, gure inguruan hain preziatuak eta hainbeste garrantzia duten edifizio sinbolikoenak ere. Gainera, kalitatearekin ere konpromezu bat izateaz gain, gizartearekin ere badute etxebizitzen hobetze lanak eginez familien ongizatea hobetzeko asmotan.  

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...