Garaipena Avilesen

  • Garaipena eta lau punturekin itzuli da Hernani Club Rugby Elkartea Asturiasetik, Belenos taldea 9 eta 15 garaitu ondoren. Partida denboraldiko gogorrena izan zen baina berriro ere momentu zailenetan talde handia ikusi zen zelaian.

 

Urteko lehen hilabete hau gogorra izango zela bazekien Hernani Club Rugby Elkarteak eta larunbateko partidaren ondoren argi ikusi zen. Hirugarren sailkatua zen Belenos RC taldeak partida handia egin zuen eta gipuzkoarrek lortu bazuten garaipena azken minutura arte borrokak ez zuen eten. Asturiarrek hiru zigor kolperi esker defentsako puntua eskuratu zuten eta Hernaniarrek aldiz, garaipenak ematen dituen lau puntuak. Horrekin, Hernani eta Gernika 39 punturekin berdinduak daude lehen postuetan.

 

Partida lehen minututik izan zen gogorra. Hernani CRE balioaren jabe izan bazen ere, une askotan Belenosen defentsa ona izan zuen aurreran. Hori horrela, Hernanik ez zuen lehen entsegua 20. minutura arte lortu. Polidoriren mutilek bizpahiru aldiz entsegu marraren ondoan jokaldi onak egin ondoren, hirugarren aukeran lortu zuten Aimar Gorrotxategi hegalean bakarrik uztea bost puntu lortzeko. Lehen zatiaren amaieran, antzeko jokaldi batekin, Mikel Bidegaray lapurtarrak arratsaldeko bigarren eta azken entsegua lortu zuen. 

 

Atsedenaldiaren ondoren, ijokoa orekatu zen eta Muro de Zaro zelaian zeuden zaleen indarra berdegunean nabaritzen hasi zen. Aurreko partidetan ez bezala, Polidorik ez zituen aldaketa guztiak egin, eta azken minutuetara partida irekita iritsi zen. Partida amaitzeko minutu bat falta zelarik, IƱaki Otaegi jokalari hernaniarrak aldeko sake batean airean baloia lapurtu eta partida amaitzearekin batera 4 puntuak Hernanira etorri ziren. 

 

Aste honetan, partida handia dator aurretik. Larunbatean hilak 23, Bizkaia Gernika RTren aurka jokatuko dugu partida garrantzitsua. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera 9. jardunaldiko partida izango da. Bi taldeak 39 punturekin berdinduta daude eta bigarren faseari begira oso garrantzitsua izan daiteke.

 

 

 

 

MARKAGAILUA:

0-7 (Min 19): Aimar Gorrotxategiren entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

3-7 (Min 26): Ignacio Gabriel Poeten zigor kolpea (Belenos RC)

3-10 (Min 31): Anartz Elosegiren zigor kolpea (Hernani CRE)

3-15 (Min 38): Mikel Bidegarayren entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

ATSEDENALDIA

6-15 (Min 53): Ignacio Gabriel Poeten zigor kolpea (Belenos RC)

9-15 (Min 66): Ignacio Gabriel Poeten zigor kolpea (Belenos RC)

AMAIERA: 14-38

 

SAILKAPENA