Garaipen erosoa itzuli berria hasteko

2021, Mar 7

  • 11 eta25eko emaitzarekin garaipen erosoa eskuratu du Hernani Club Rugby Elkarteak liga txapelketako 12.jardunaldian

 

Astebeteko atsedenaldiaren ondoren, Hernani Club Rugby Elkarteak txapelketa berrartu du garaipen erosoarekin. Bigarren itzuliari hasiera eman dion lehian, hasieratik agindu dute trikoloreek eta garaipen honekin, sailkapeneko bigarren postua mantenduko du Hernanik 21 punturekin.

 

Partida hasiera denboraldiko biziena izan zen inolako zalantzarik gabe. Jokaldi azkarrak, baloi mugimendu asko eta zigor golpeen bitartzez iritsi ziren puntuak Kote Olaizola Miniestadioko markagailura. Anartz Elosegik jarri zituen hernaniarrak aurretik markagailuan 0-3, baina donostiarrek azkar erantzun zuten beste kolpe batekin. Jaurtiketak jaurtiketa, Polidoriren mutilak izan ziren entsegu lerrotik gertuen ibili zirenak eta ondorioz, Xabat Erroizeneak lortu du arratsaldeko lehen entsegua 12. minutuan. Atsedenaldian, 6 eta 11ko markagailua.

 

Bigarren zati hasieran ere, joko oso azkarra ikusi zen. Hernanik baloiaren jabetza izan zuen momentu gehienetan eta 42. minutuan Xabat Erroizeneak berriro ere lortutako entseguarekin, partida guztiz kontrolatzea ekarri zuen. Erdialdean partida trabatu eta azken hamar minutuak iritsi ziren arte ez zen berriro ere azkartasun hori ikusi zelaian. Aldaketak ugariak izan ziren minutu horietan eta jokoak ez zuen jarrakoitasunik izan.

 

70. minutuan berdegunera sartu berria zen Martxel Aramendi gazteak lortu zuen Hernaniren hirugarren entsegua. Hala ere, Bera Berak ez zuen amore eman eta partida amaitzeko zorian zegoela, Oscar Garcia lehen lerroko jokalariaren eskutik iritsi zen donostiarren entsegu bakarra.

 

Hurrengo larunbatean, hilak 13, Hernani CRE Landarera bueltatuko da hilabeteren ondoren. Belenos Rugby Club taldea hartuko du arratsaldeko 16:30etan hasiko den partidan. Asturiarrak hirugarren dira sailkapen nagusian eta partida oso gogorra espero da.

 

 

MARKAGAILUA:

0-3 (Min 4): Anartz Elosegiren zigor kolpea (Hernani CRE)

3-3 (Min 7): Beñat Jaramilloren zigor kolpea (AVK Bera Bera RT)

3-8 (Min 9): Xabat Erroizenearen entsegua (Hernani CRE)

6-8 (Min 12): Beñat Jaramilloren zigor kolpea (AVK Bera Bera RT)

6-11 (Min 21): Anartz Elosegiren zigor kolpea (Hernani CRE)

ATSEDENALDIA

6-18 (Min 42): Xabat Erroizenearen entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

6-25 (Min 54): Martxel Aramendiren entsegua eta Mattin Colladoren jaurtiketa (Hernani CRE)

11-25 (Min 65): Oscar Garcia De la Peñaren entsegua (AVK Bera Bera RT)

AMAIERA: 11-25

 

SAILKAPENA

 

 

12. jardunaldiko laburpen bideoa.

 

 

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...