Garaipen ederra lehen itzulia amaitzeko

  • Hernani Club Rugby Elkarteak garaipen argia lortu zuen Ourensen eta bigarren postuan amaitu du lehen itzulia. Orain, beste bost jardunaldi geratzen dira fase erregularra amaitzeko.

 

2020-2021 denboraldia erdialdera iritsi da lehen itzuliaren amaierarekin batera. Igandeko lau puntuekin, Hernani CRE bigarren postuan geratu da 47 punturekin. Bigarren zati bikaina jokatuta, Ourense taldea 19-23ko emaitzarekin garaitu zuen. 11 partidatan 10 garaipen lortu ditu taldeak eta balorazioa egiteko garaian, harrobiko gazteen presentzia eta jokoaren abiadura eta elkar ulertze bikainak azpimarratu behar dira.

 

Ourenseko Las Lagoas zelaian jokatutako partida, gogor hasi zen gipuzkoarrentzat. Golpeen bitartez bi taldeek eskuratu zituzten partidako lehen puntuak 6nako berdinketa lortu arte. Atsedenaldira berriz, etxekoek beste bi aukera izan zituzten makilen artean botatzeko eta 12 eta 6ko aldeko emaitza eskuratu zuten.

 

Aldageletatik bueltan partida aldatu zen. Hasieran baloiaren jabetza Hernanirena bazen ere, bigarren 40 minutuetan abiadura handiagoan aritu ziren intentsitatea handiagotuz. Lehen lerroan hasieratik ibili zen Adrian Sanchezek lan aparta egin zuen. Aurrean zituen jokalari handi eta indartsuak bikain gelditu zituen gipuzkoarren mesedeetarako. Horrela, touch batetik aterata Mikel Perezen lortu zuen goizeko lehen entsegua. Minutu batzuk beranduago eta antzerako jokaldi batean, Eñaut Gorostidi izan zen marraz bestalde baloia utzi zuen jokalaria.

 

Amaieran, oso gertu izan zuen Hernanik hirugarren entsegua eta nahiz eta egin ere, epaile jaunak ez zuen balioztatu eta etxekoen aldeko hurrengo jokaldian Ourensek egin zuen entsegua. Kontraeraso azkar batean, Oscar Santorum jokalariak etxekoen aldeko entsegua lortu zuen bai eta defentsako puntua lortu ere. 

 

Azkenean, bigarren itzuliko egutegia hurrengo astean jakingo da. Espainiako Errugbi Federazioak (FER) aste honetarako iragarria zuen zozketa baina Ohorezko B Mailako A taldeko partida guztiak jokatu ez direnez, guztiak amaitzean egingo dute zozketa.

 

 

MARKAGAILUA:

3-0 (Min 1): John Jeffrey Taljarden zigor kolpea (Ourense Rugby Club)

6-0 (Min 8): John Jeffrey Taljarden zigor kolpea (Ourense Rugby Club)

6-3 (Min 25): Anartz Elosegiren zigor kolpea (Hernani CRE)

6-6 (Min 32): Anartz Elosegiren zigor kolpea (Hernani CRE)

9-6 (Min 36): John Jeffrey Taljarden zigor kolpea (Ourense Rugby Club)

12-6 (Min 38): John Jeffrey Taljarden zigor kolpea (Ourense Rugby Club)

ATSEDENALDIA

12-13 (Min 43): Mikel Perezen entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

12-16 (Min 55): Anartz Elosegiren zigor kolpea (Hernani CRE)

12-23 (Min 76): Eñaut Gorostidiren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

19-23 (Min 80): Oscar Santorumen entsegua eta John Jeffrey Taljarden jaurtiketa (Ourense Rugby Club)

AMAIERA: 19-23

 

SAILKAPENA

 

 

11. jardunaldiko laburpen bideoa.