Fase erregularreko azken partida

2021, Abr 8

Liga txapelketako 15 partida jokatu ondoren, Hernani Club Rugby Elkarteak datorren larunbatean jokatuko du fase erregularreko azken partida. Aurreko partidan igoera faserako txartela eskuratu bazuen ere, bigarren itzulia amaitzea falta du orain talde gipuzkoarrak. Horretarako, Campus Universitario Ourense taldearen bisita jasoko dute Polidorirenek Landaren ezhoiko ordutegi barruan. Larunbatean, arratsaldeko 18:00etan.

 

Bi asteko atsedenaldia egon bada ere Aste Santua tarteko, Patrick Polidori entrenatzaile lapurtarrak entrenamendu saioekin berdin jarraitu nahi izan du orain arteko intentsitatea eta lana mantentzeko asmotan. Larunbateko partidari begira, baliteke hainbeste minutu ez duten jokalariek tarte gehiago izatea zelaian baina ohi bezala entrenamenduetan egindako lana asko baloratzen du HCREko entrenatzaileak.

 

Errelaxatzeko tarterik gabe, lanak amaitzea falta dela argi dago hurrengo faseko aurkarian edota bidaietan pentsatu aurretik. Azken partida honetarako taldeak baja garrantzitsu batzuk izango ditu. Beñat Iradi eta Jose Luciano Abecia ez dira zelaian izango eta baliteke Anartz Elosegi gaztea ere azken unera arte duda izatea. Aldiz, Franco Di Filippo argentinarra dagoeneko aste batzuk daramatza taldearekin lan saioak betetzen eta litekeena da minutu batzuk izatea kamiseta trikolorearekin.

 

Bien bitartean, Atletico SS/Hernani CRE taldeak, Euskal Ligako partida izango du larunbatean bertan arratsaldeko 16:15etatik aurrera. Aurkaria Durango Rugby Taldea izango da eta Arripausuetako zelaian jokatuko da partida.

 

Lehen taldeak Landare-Tokiko zelaian jokatzen dituen partida guztiak bezala, larunbatekoa ere zuzenean emitituko du taldeak bere YouTubeko kanalean. Jarraian uzten dugu partida zuzenean jarraitzeko esteka:

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...