DHA OHOREZKO MAILARA !!!!

2012, May 26

Hernanik Ohorezko mailara igotzea lortu du. Majo sufrituta baina azkenean Hernaniarrek bukaera bikaina eman diote denboraldi honi eta ohorezko mailako taldeekin neurtuko da datorren urtean. 3-0 aurreratu dira hernaniarrak, 3-6 gero galtzen baina azkenean 8-6 nagusitu dira ondo merezituta. Gaur bertan ongi etorria egingo zaie 21:30 aldean herriko plazan. Aupa Hernani !!!

 

Asko sufrituta baina azkenean Hernanik lortu du igotzera. Ondo hasi da neurketa Hernanirentzat eta 10. minutuan Genuak jarri du 0-3 markagailuan zigor kolpe bati ezker. Baina Alcobendasek buelta eman dio partidari, Ati-k beste bi zigor kolpeekin (6-3). Lehenbiziko zatia amaitzear zihoala berriz Genuak bukaera ezin hobea eman dio Hernaniko jokaldi luze bati eta 6-8 jarri du markagailuan.
Bigarren zatian HCRE izan da nagusi baina ezin izan du abantaila handitu eta azken minutuak larri ibili dira Alcobendasen azken ahaleginak eusteko. Bukaeran eutsi egin diote zeukaten abantaila exkas horri eta partida irabazi egin dute ondo merezituta. Beraz, bukaera ezin politagoa denboraldi luze honi eta Hernani CRE Ohorezko mailan arituko da datorren urtean. Aupa Hernani !!!

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...