Derbiko puntuak Goierrira

2020, Ene 27

Hernanik lan aparta egin arren, azken minutuko kolpearen ondoren punturik gabe gelditu zen derbi bikain bat bizi ondoren Landaren.

Ligako bigarren euskal derbiak berriro ere lau puntuak goierri aldera eraman zituen. Partida gogor eta bizi baten ondoren, Ampo Ordiziak 15 eta 24ko emaitzarekin gailendu zen Hernaniko udal zelaian. Hori horrela, gorriek sailkapeneko lehen postuetan jarraitzen dute ete Hernaniarrek, 8 puntura dute promozioa. Orain, bi asteko atsedena izango du taldeak Landaren beste bi partida jokatu aurretik.

Partida hasi eta berehala, Ampo Ordiziak lortu zuen partidako lehen entsegua. 4. minutuan aurreratu ziren gorriak. Hala ere, gainontzeko lehen zatia gogorra eta ikusgarria izan zen. Etxekoek bikain eutsi zioten Ordiziako lehen lerro gogorrari eta akats baten ondoren, lehen zatiko luzapenean bigarren entsegua lortu zuen Ampok.

Bigarren zatian, berriz, bi entsegu egin zituen talde baikoitzak eta partida orekatu zen. Denbora amaituta zegoela, Loketi Manuk ez zuen kolpearekin asmatu eta derbitik puntu batek alde egin zuen. Orain, taldeak merezitako atsedena izango du partidei dagokionez. Ondoren, Santanderreko Independiente eta Bartzelonako U.E. Santboiana taldeak bisitatuko dute Landare.

Markagailua:

0-7 (Min 4): Asier Kortaren entsegua eta Lander Mujikaren transformazioa (Ampo Ordizia)

0-12 (Min 40+5): Poncettaren entsegua (Ampo Ordizia)

ATSEDENALDIA

3-12 (Min 44): Loketi Manuren kolpea (Hernani CRE)

3-19 (Min 48): Olasagastiren entsegua eta Lander Mujikaren transformazioa (Ampo Ordizia)

3-24 (Min 54): Poncettaren entsegua (Ampo Ordizia)

10-24 (Min 74): Zigor entsegua (Hernani CRE)

15-24 (Min 80): Iñaki Otxotorenaren entsegua (Hernani CRE)

AMAIERA: 15-24

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...