Bost puntu goran jarraitzeko

2020, Dic 13

Amaiera ederra emanda Landareko urteari, Hernani CREak 90 eta 00 garaitu du Valtesca Uni Bilbao ligako bosgarren jardunaldian

 

Hernani Club Rugby Elkarteak sendo jarraitzen du Ohorezko B Mailako liga txapelketan. Aste honetan, Valtecsa Universitario Bilbao Rugby taldea garaitu du 90-00eko emaitzarekin. Lehen minututik amaierara arte izan dira etxekoak nagusi eta emaitza honekin, beste bost puntu eskuratu eta lidergoan jarriatuko du Hernani CREak beste aste batez. Hurrengo astean eta urteko azken jardunaldian, Zarautz KE izango du aurkari.

 

Larunbateko partida minutu bat berandu ikustera iritsi zen ikus-entzuleak arratsaldeko lehen entsegua galdu zuen. Lehen minutua bete eta berehala Eneko Noriega hernaniarrak lortu zuen entsegua. Hernanik guztira 14 entsegu lortu zituen euriz eta lokatzez beteriko partidan. Jokalari garrantzitsu batzuk falta baziren ere, Oier Laskurain bezalako jokalariaren lana azpimarratu beharra dago. Korrika saio bikainak egin zituen hegaletik eta baita entseguak lortu ere. Atsedenaldira 38 eta 0eko markagailuarekin iritsi zen partida.

 

Bigarren zatian ere talde bakarra izan zen nagusi zelaian. Aimar Gorrotxategi gaztearen debuta ere ekarri zuen partidak. Pasaden denboraldian  23 urtez azpiko taldean lan ederra egin zuen hernaniarrak eta denboraldi honetan, bosgarren jardunaldian iritsi zaio lehen taldearekin jokatzeko aukera. Taldea, astelehenean itzuliko da ohiko lan saioetara hurrengo asteko eta urteko azken partida prestatzera. 

 

 

 

MARKAGAILUA:

7-0 (Min 2): Eneko Noriegaren enstegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

14-0 (Min 8): Oier Laskurainen entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

19-0 (Min 15): Kepa Mijangosen entsegua (Hernani CRE)

26-0 (Min 23): Mikel Bidegarayren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

31-0 (Min 34): Igor Etxeberriaren entsegua (Hernani CRE)

38-0 (Min 36): Eneko Garciaren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

ATSEDENALDIA

43-0 (Min 43): Anartz Elosegiren entsegua (Hernani CRE)

50-0 (Min 51): Mikel Perezen entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

57-0 (Min 57): Anartz Elosegiren entsegua eta jaurtiketa (Hernani CRE)

64-0 (Min 62): Jose Luciano Abeciaren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

71-0 (Min 65): Oier Laskurainen entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

76-0 (Min 71): Jose Luciano Abeciaren entsegua (Hernani CRE)

83-0 (Min 76): Mikel Bidegarayren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

90-0 (Min 79): Ekain Pereraren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

AMAIERA: 90-00

 

SAILKAPENA

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...