5 puntu liga txapelketa hasteko!

2020, Nov 8

Hernani CREak garaipenarekin ekin dio Ohorezko B Mailari 07 eta 50 irabazi ondoren La Unica talde nafarrari.

2020-2021 denboraldiko liga txapelketa asteburu honetan hasi du Hernani Club Rugby Elkarteak. Ohorezko B Mailako itzulera uste baina gozoagoa izan da eta gipuzkoarrak 7-20 nagusitu ziren La Unica talde iruindarraren aurka. Beraz, 5 punturekin hasi du Hernanik denboraldia. Hurrengo igandean, lehen jardunaldiko partida berreskuratuko dute Landaren, C.R. Ferrolen aurka jokatuz eguerdiko 12:00etatik aurrera.

 

Partidan bikain sartu ziren trikoloreak eta lehen minutuan iritsi zen lehen entsegua. Taldea marraraino ondo heldu eta Xabier “Xabo” Garmendiak amaitu zuen jokaldia baloia marraz bestalde utziz. Zazpigarren minutuan ere, beste mugimendu bikain bati esker bigarren entsegua lortu zuten Hernaniarrek, kasu horretan Kepa Mijangosek. Lehen hogei minutuetan bost entsegu egin eta 0-31 jarri ziren gipuzkoarrak aurretik, momentu horretatik aurrera abantaila hori baliatuta lasaiago jokatzeko aukera izan zuten. Anartz Elosegik zelaia utzi behar izan zuen buruan kolpe bat hartu ondoren.

 

Bigarren zatian ere, Hernaniarrak nagusi izan ziren, beti ere hasierako abantailarekin jokatuz. Jokalari gazteentzako aukera aparta izan zen eta hasieratik aritu ziren Martxel Aramendi edota Eneko Garciak egin zuten lana azpimarratu beharra dago. Baita ere, bigarren zatian Ekain Perera eta Eñaut Gorostidi gazteek minutuak izan zituzten, maila bikaina erakutsi.

 

 

Markagailua:

0-5 (Min 1): Xabier Garmendiaren entsegua (Hernani CRE)

0-12 (Min 7): Kepa Mijangosen entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

0-19 (Min 12): Pello Perezen entsegua eta Anartz Elosegiren transformazioa (Hernani CRE)

0-24 (Min 15): Anartz Elosegiren entsegua (Hernani CRE)

0-31 (Min 19): Anartz Elosegiren entsegua eta transformazioa (Hernani CRE)

ATSEDENALDIA

0-36 (Min 58): Mikel Perezen entsegua (Hernani CRE)

0-43 (Min 67): Jose Luciano Abeciaren entsegua eta Franco Di Filipporen transformazioa (Hernani CRE)

7-43 (Min 73): Jacint Figuerasen entsegua eta Urtzi Maidaganen transformazioa (La Unica R.T.)

7-50 (Min 80): Mikel Bidegarayren entsegua eta Franco Di Filipporen transformazioa (Hernani CRE)

AMAIERA: 7-50

 

Une honetan horrela dago Ohorezko B Mailako A multzoa. Gogoratu, Hernani Club Rugby Elkarteak oraindik ere beste partida bat berreskuratu behar duela, hain zuzen hurrengo igandean Landaren.

SAILKAPENA

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...