2021 urtea garaipenarekin hasi du lehen taldeak

2021, Ene 10

52 eta 7ko emaitzarekin hasi du 2021 urte Hernani Club Rugby Elkartea Uribealdea RKEari Landaren irabaziz

 

Hernani Club Rugby Elkarteak zazpigarren garaipena eskuratu du urteko lehen partidan. Gipuzkoarrek txapelketa berrartu dute bi asteko atsedenaldiaren ondoren eta Polidoriren mutilek aurreko urte amaierako hildotik jarraitu dute. Baloiaren jabetza izan dute momentu gehienetan eta bigarren zatian hautsi zuten guztiz partida. Partida amaieran, zortzi entsegu egin zituzten eta berriro ere bonus puntua lortu zuten, guztira 35 punturekin lider jarraitzen du Hernanik.

 

Partida hasieratik izan zen nagusi Hernani CRE zelaian, baloiaren jabetza izan zuen denbora luzez eta jokoaren ekimena erabatekoa izan zen. Lehen zatian defentsan lan handiagoa egin bazuten ere, Eneko Noriegaren bi entseguk eta David Pelazen jokaldi bikain batek 19 eta 7ko emaitzarekin joan ziren aldageletara. Denboraldi gogorra izaki, tenperatura oso baxuak izan ziren nagusi Landaren. 

 

Bigarren zatian berriz, Polidorik lehen lerro osoa aldatu zuen eta helagari berrien sarreraekin, guztiz apurtu zuten partida etxekoek. Ariceta eta Bidegaray beste behin oso presente egon ziren partidan eta bigarren zati honetan, Eric Goñiren itzulera izan genuen. Erabat aldatu zuen jokoaren abidadura donostiarrak eta hutsuneak bikain ikusiz, entsegu bat lortu zuen gazteak. 80 minutuak pasata eta bigarren jardunaldiz jarraian Hernanik 52 puntu lortu zituen. 

 

Orain, hilabete honetan beste hiru partida jokatuko dira otsaileko atsedenaldiaren aurretik. Hurrengo larunbatean taldea Asturiasera joango da larunbatean arratsaldeko 16:30etatik aurrera Belenos RC taldearen aurka jokatzeko. Hilabeteko azken bi asteetan Gernika RT eta AVK Bera Bera izango dira Landare.

 

HURRENGO PARTIDAK:

  • Belenos RC vs Hernani CRE – Urtarrilak 16, Aviles (Asturias)
  • Hernani CRE vs Bizkaia Gernika RT – Urtarrilak 24, Landare (Hernani)
  • Hernani CRE vs AVK Bera Bera – Urtarrilak 30, Landare (Hernani)
  • Ourense RC vs Hernani CRE – Otsailak 21, Ourense (Galizia)

 

 

 

MARKAGAILUA:

7-0 (Min 8): Eneko Noriegaren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

12-0 (Min 18): David Pelazen entsegua (Hernani CRE)

12-7 (Min 22): Egoitz Garciaren entsegua eta jaurtiketa (Uribealdea RKE)

19-7 (Min 39): Eneko Noriegaren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

ATSEDENALDIA

24-7 (Min 51): Santi Muñozen entsegua (Hernani CRE)

31-7 (Min 59): Mikel Bidegarayren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

38-7 (Min 64): Beñat Aricetaren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

45-7 (Min 67): Anartz Elosegiren entsegua eta jaurtiketa (Hernani CRE)

52-7 (Min 76): Eric Goñiren entsegua eta Anartz Elosegiren jaurtiketa (Hernani CRE)

AMAIERA: 52-07

 

SAILKAPENA

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...