Etxean hasiko du Hernanik bigarren fasea

Datorren urtarrilaren 29ko asteburuan hasiko du 2022-2023 denboraldiko bigarren itzulia eta HCREk Landaren jokatuko du lehen partida.

Hernani Club Rugby Elkarteak urtarrilaren amaieran ekingo dio denboraldiko bigarren faseari eta lehen lau partidak etxean jokatuko ditu. Eliteko taldetik kanpo gelditu ondoren, estatuko Ohorezko B Mailako A taldeko sailkapenagatik borrokatuko dute trikoloreek eta pasaden asteartean eginiko zozketan, 6 partidetatik 4, Landaren jokatzea egokitu zaio talde gipuzkoarrari.

Aurreko argazkian ikusi daitekeen bezala, Oviedo, Bera Bera, La Unica eta Gaztedi izango dira etxean. Ondoren, 14. jardunaldian atsedena tokatu zaio Hernaniri denboraldia etxetik kanpo amaitzeko. Uni Bilbao eta Uribealdea bizkaitarrei bisita egitearekin batera emango zaio amaiera 22/23ko Ohorezko B Mailako A taldeari.