Etxealditik Euskaraldira

Etxealditik Euskaraldira ekimena hastear da eta horren berri eman eta parte hartzera animatu nahi zaitugu. Apirilaren 24tik 30era izango da, ahobizi eta belarriprest guztiek har dezakete parte, eta hizkuntza-ohiturak aldatu eta azaroan egingo den Euskaraldirako prestatzea izango ditu helburu.

Egun hauetan inoiz baino gehiago ari gara hitz egiten gertuen dugun jendearekin, besteak beste, familiarekin eta lagunekin. Egoera hori kontuan izanda, etxean etxekoekin dituzuen eta etxetik zuen gertuko jendearekin dituzuen hizkuntza-ohiturei buruz hausnartzeko eta ohitura horiek aldatzeko (eta jada euskarazkoak badira, bere horretan eusteko) proposamena luzatu nahi dizuegu ekimen horren bidez.

Hitz aspertutan gehiagi luzatu gabe, hobe izango da Kike Amonarrizen eta Rita Aldabaldetrekuren azalpenei kasu egitea, ezin hobeto azaltzen baitituzte ekimenaren nondik norakoak.

Dobera Euskara Elkarteak eta Hernani Club Rugby Elkarteak hernaniar guztiei parte hartzera animatu nahi dizuegu!

EGUTEGIA

Related posts

One Thought to “Etxealditik Euskaraldira”

  1. Cialis Levitra Differenze [url=https://abcialisnews.com/#]Cialis[/url] Ordinare Cialis Line cialis generic timeline Kamagra 100 Mg Montpellier

Leave a Comment