Urteko lehena, Landaren

2021, Ene 6

Errege eguna pasata, errugbia bueltan da Ohorezko B Mailako lehen faseko bigarren zatiari hasiera emateko. Hurrengo asteetan azken 5 jardunaldiak jokatuko dira eta azken jardunaldia jokatu baino lehen bi asteko atsedenaldia eginez. Bigarren faseak beste bost partida izango ditu eta aurkariak, hamaika jardunaldiak jokatu ondoren A multzoko lehen edo bigarren sei sailkatuak izango dira, Hernani CREak lortzen duen postuaren arabera. Lehen sei sailkatuak beren artean jokatuko dute bigarren itzulia eta aldiz, bigarren sei sailkatuak beraien artean lehiatuko dira permanentzia lortzeko helburuarekin.

 

Aste honetan, 7. jardunaldiarekin batera Hernani CRE indarrak neurtuko ditu larunbatean arratsaldeko 16:00etatik aurrera Uribealdea Rugby Kirol Elkartearekin. Hurrengo asteetako aurkariak, Asturiaseko Belenos, Gernika RT eta AVK Bera Bera izango dira urteko lehen hilabete honetan. Otsailean berriz, eta azken jardunaldiarekin, Campus Universitario Ourense RC izango da aurrez aurre egongo den taldea.

 

Lehen taldeak atsedena izan du lehiaketari dagokionez, baina Patrick Polidoriren gizonek ohiko entrenamenduekin jarraitu dute gabonetako aste hauetan. Gazteak erakutsi dute prest daudela hilabete gogor eta garrantzitsuari ekiteko eta gazte eta etxeko beteranoen oreka bikain horrekin, taldeak orain arteko bolada onari jarraipena emateko asmotan da. 

 

Bigarren taldea

Asteburu honetarako iragarria bazegoen ere, Atletico SS-Hernani CRE taldeak astebete beranduago ekingo dio txapelketari. Zehazki, hurrengo larunbatean hilak 16ean ekingo diote leihari 2. jardunaldiko partidarekin Irungo Plaiaundi zelaian, Txingudi RC taldearen aurka.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...